

OPPO A5 4G, kolpeetarako prestatua
OPPO A5 4Gk urarekiko eta hautsarekiko IP65 erresistentzia-ziurtagiria du, eta, gainera, kolpeen aurkako gradu militarreko erresistentzia. Nola da posible?
OPPO A5 4G hermetikoki zigilatuta dago, eta erresistentzia handiko aluminiozko markoa eta kristal sendotua ditu.
Autonomia ona
Gogorra izateaz gain, OPPO A5 4G terminalak autonomia handia du.
6000 mAh-ko bateriak egun osoa iraungo dizu. Gainera, bost urteko erabilera intentsiboaren ondoren ere jatorrizko autonomiaren %80 mantentzeko diseinatua dago.
Eta kargatu behar duzunean ere, arazorik ez: minutu gutxian pasatzen da zerotik ehunera, 45 W SUPERVOOC sistemari esker.
Prozesadore hobea
OPPO A5 4G-ren prozesadorea Snapdragon 6s 4G Gen1 da; horri esker, errendimendu ona du, eta aplikazioek azkar erantzuten dute. Sistema eragilea ColorOS 15.0 da.
Azkarragoa izateko, OPPO A5 4G-k, behar duenean, erabili gabeko RAM memoria erabiltzen du RAMaren hedatze adimendunaren bidez. 4GB + 128 GB RAM eta ROM ditu, hurrenez hurren.
Eta, gainera, Trinity Engine motor ahaltsua.
Presta zaitez argazkirik onenak ateratzeko
Gustatzen zaizu argazkiak egitea? Bada, mugikor honek 50 MP-eko kamera nagusi bat, 2 MP-eko sakontasun- kamera bat eta 5 MP-eko aurrealdeko kamera bat ditu.
Ukitu profesionala ematen die argazkiei, eta xehetasunak zaintzen ditu, funtzio gehigarriei esker, hala nola Erretratu Modua, AI Eraser 2.0, AI Clarity Enhancer eta 2.0 AA duen irudi-murrizketa adimenduna.
Gehiegikeriarik gabeko dotorezia eta pantaila ultradistiratsua
Estetikari dagokionez, arina eta dotorea da, baina neurrian.
1000 nit-eko pantaila ultradistiratsua du, eta, horri esker, aparteko argitasuna, bai eguzkiak zuzenean ematen dionean, bai gauez. Gainera, kanpoko modua eta Glove Touch ditu.
Eta, hori gutxi ez eta, zure begiak eta belarriak ere zaintzen ditu. Izan ere, OPPO A5 4G gailuaren soinua % 300eraino igotzen da zarata handia badago, eta, hala, gutxitu egiten da entzumen-tentsioa.