EuskaltelEuskaltel

OPPO Finde X9 5G eta Hasselblad teleobjektiboa

OPPO Finde X9 5G gailuarentzat ez dago urruntasunik ez iluntasunik, Hasselblad teleobjektibo indartsuari esker.

Ziur OPPO Finde X9 5Garen kamerek poz handiak emango dizkizutela. Adi:

• 50 Mpx-eko kamera nagusi profesionala.

• 50 Mpx-eko kamera angeluhandia.

• Eta aipamen berezia merezi du 50 Mpx-eko teleobjektibo periskopikoak.

Azken belaunaldiko teknologia zure argazki eta bideoetarako

OPPO Finde X9 5Gan, Dolby Vision 4K, 120 fps-koa, arduratzen da mugimendua grabatzeaz.

Emaitza editatzeko, Master Cut; bideoa, musika eta iragazkiak moldatzeko tresnak jartzen dizkizu eskura. Zure oroitzapenek bizia har dezaten, Motion Photo 4K-n. Eta erretratu bikainetarako, CCD argazki retroa eta AI Portrait Glow.

Arintasuna, abiadura eta autonomia

OPPO Finde X9 5Ga zerbaitek definitzekotan, arintasunak definitzen du. Horretarako, Seamless Animations eta All-Nuwe Luminous motorra ditu. ColorOS 16arekin konbinatuak biak, Android 16-n oinarrituta.

Eraginkortasuna eta abiadura emanez, Trinity Engine x MediaTek Dimensity 9500. Eta 12 GB-ko RAM eta 512 GB-ko ROM memoriak.

Zure telefonoak kale egingo ez dizula ziurtatzeko, 7025 mAh-ko ahalmen handiko bateria.

Adimen artifiziala eta funtzionalitate gehigarri asko

AA ere badu OPPO Finde X9 5Gak. Telefonoak Google Gemini du.

Gainera,

• Fitxategiak edo argazkiak partekatu nahi dituzu? Touch to Share.

• Aplikazioak optimizatzeko, Play Smoother motor haptiko bionikoa.

• Beste batzuk iritsi ezin diren tokira iristeko, NetworkBoost Chip S1.

• Konektagarritasuna hobetzeko, 360º-ko antena inguratzailearen arkitektura eta AI LinkBoost.

Diseinu dotorea

OPPO Finde X9 5G gailuak 1,15 mm-ko ertz uniforme ultrafinak ditu.

Snap Key pertsonalizagarria dauka, eta, modu seguruan desblokeatzeko, 3D hatz-marken sentsore ultrasoniko bat.

OPPO Finde X9 5Garen pantaila

Pantailari dagokionez, garbitasuna eta argitasuna eskaintzen ditu, neurri berean.

ProXDR pantaila bat da, 120 Hz-ekoa, 6,59 hazbetekoa eta 3600 nit-erainoko distira duena. Begi-babesa du, eta IP66/68/69 erresistentzia uraren eta hautsaren aurrean.

Ordaindu epeka Euskaltelekin.