

Sonicare Diamond Clean Smart 9.400, aho osoa zaintzeko egokiena.
Philips-en hortzetako eskuila elektriko onena da Diamond Clean Smart 9; aho osoa zaintzeko egokiena. Errendimendu handiko eskuilatze-buruei esker, zure ahoko eremu guztiak garbitu ditzakezu. Gainera, Smart Sensor teknologiak iruzkin eta aholkularitza pertsonalizatuak eskaintzen dizkizu.
Plaka 20 aldiz gehiago kentzen du
Pertsona bakoitzak hortzak eskuilatzeko bere modua duenez, angelu anitzeko zurdak dituen eskuilatzeko buru bat diseinatu du Philipsek, teknika edozein dela ere plaka ezabatzen dela bermatzeko.
Diamond Clean Smart 9.400 eskuilaren buruak garbiketa hobea bermatzen du: eskuzko hortzetako eskuilekin konparatuta, plaka 20 aldiz gehiago kentzen du, 6 astean hortzoien osasuna 15 aldiz hobetzen du, eta bi egun baino gutxiagoan orbanen bikoitza kentzen du.
Lau modu eta hiru intentsitate
Diamond Clean Smart 9.400 eskuila pertsonalizagarria da. Lau eskuilatze-modu eta hiru intentsitate-mailaren artean aukeratu ahal izango duzu, aho-osasuneko zure helburuak lortzeko.
Punta-puntako teknologia du, eta informazioa eskaintzen du denbora errealean. Adibidez, heldulekuaren muturreko eraztun argitsuak dir-dir egingo du hortzetan eta hortzoietan presio handiegia egiten baduzu.
Philipsek, gainera, aholkularitza pertsonalizatua ematen dizu. Hortzetako eskuila Philips Sonicare aplikaziora konekta dezakezu, eta aholku pertsonalizatuak jasoko dituzu eskuilatzeko ohiturak mantentzeko eta hobetzeko.
Sonicare jariagaia
Philips Sonicare hortzetako eskuilek goxo eta modu eraginkorrean garbitzen eta zaintzen dituzte hortzak eta hortzoiak , eta minutuko 62.000 zurda-mugimendu egiten dituzte.
Sonicare jariagaia hortz eta hortzoien artean sartzen da, zurdei garbitzen laguntzeko.