

Samsung Galaxy A17, errendimendua eta kalitatea preziorik onenean
Samsungek Galaxy A17 terminala merkaturatu du; smartphone bat, gama ertainekoen preziorik onena baina gama altuko ezaugarriak dituena. Super AMOLED Full HD+ pantaila bat du, 6,7 hazbetekoa eta 90 Hz-eko freskatze-tasakoa, eta, horretaz gainera, Exynos 1330 prozesadore bat, multiatazetarako eta jokoetarako errendimendu efizientea bermatzen duena.
Dotorea eta distiratsua
Dotoreziak ez dakar prezio garestiagoa. Samsung Galaxy A17 terminalak 6,7"-ko Super AMOLED pantaila bat du, inguratzailea, argia, zabala eta leuna; eta, 90 Hz-eko freskatze-tasari esker, aukera emango dizu mundurik distiratsu eta erakargarrienean murgiltzeko.
Dotorea, mehea eta distiratsua. Samsung Galaxy A17 terminalak marko meheagoa du, 7,5 mm-koa, eta, horretaz gainera, Key Island 2.0 berritua eta kamera-sorta lineal bat. Guztiek ere estilo handiagoa emango dizute bolumen txikiagoarekin.
Arintasuna eta babesa
2,4 GHz-eko octa-core prozesadoreari esker, Samsung Galaxy A17 terminalak HD kalitateko streaming arazorik gabea, jokoetarako arintasuna eta sare sozialekiko integrazio perfektua eskainiko dizkizu.
Eta gaur egun garrantzitsuena babesa denez, Samsung-ek aukera emango dizu SOren sei eguneraketa eta segurtasun-adabakiak baliatzeko. Beraz, sistema eragilearen sei eguneraketari eta 6 urteko segurtasun-arretari esker, terminala eguneratua izango duzu beti, eta zure informazioa babestua.
Kamera hirukoitzeko sistema
Galaxy A17 terminalak koska bat egin du gora kamera hirukoitzeko eskaintzarekin: 50 MP-eko objektibo angeluhandi bat, 5 MP-eko objektibo ultraangelduhandi bat eta 2 MP-eko makro bat, gai dena eszena bakoitza zehatz-mehatz hartzeko. Batere arazorik gabe igarotzen da paisaia panoramikoetatik lehen planoetara, eta kolore biziak eta argitasuna eskaintzen ditu eguneroko bizimoduko argazkiak egiteko.
Eskuaren mugimendu txikiak ezabatzen ditu bideo arinagoak lortzeko; optika aurreratuak, berriz, argiaren herrestatzea murrizten du, gauez egiten dituzun argazkiak lehen baino 2,5 aldiz distiratsuagoak izan daitezen.
Gainera, 5000 mAh-ko bateria du eta 25 W-eko karga azkarra. Beraz, batere etenik gabe erabili ahal izango duzu egun osoan.