

Samsung Galaxy S25 5G: dotorezia eta erresistentzia bikaina
Samsung Galaxy S25 5G modeloak diseinu dotorea eta egitura gogorra ditu.
Terminal fina eta eusteko erraza da, 6,7 hazbeteko murgiltze-pantaila du, eta goi-mailako bistaratze-esperientzia, ProScaler integratuari esker.
Neurrira egindako prozesadorea
Samsung Galaxy S25 5G modeloak prozesagailu superahaltsu bat du, neurrira egina: Snapdragon® 8 Elite Mobile, Galaxyrena.
Besteak beste, prozesamendu azkarragoa eta grafikoen errendimendu hobetua ditu.
Irudi estatikoak eta mugimenduan daudenak harrapatzen dituen kamera
Samsung Galaxy S25 5G modeloak kamera-sistema ezin hobea ere badauka: selfieak egiteko 12 MP-eko kamera, 12 MP-eko ultraangeluhandia, 50 MP-eko angeluhandia eta 10 MP-eko teleobjektiboa 3x zoom optikoarekin.
ProVisual Engine sormen-sistema aurreratua du, eta gai da kalitate handiko argazkiak ateratzeko, baita mugimenduan dauden eszenenak ere.
Reelak grabatu nahi dituzu? Bildu zure bideoak eta sakatu Auto Trim klip onenak ateratzeko.
Gehiago eta hobeto entzuten diren bideoak
10 biteko HDR kalitate hobetua duten bideoak graba ditzakezu Nightography erabiliz.
Doitu zure audioak Audio Eraser-ekin, soinua, ahotsak edo musika doituz; edo ezabatu nahi ez diren hondoko zaratak.
Datuak babestuta gordetzea
Gorde argazkiak eta bideoak Samsung Galaxy S25 5G telefonoaren 12 GB-komemorian, eta 128, 256 edo 512 GB-rainoko biltegian.
Ez kezkatu haien segurtasunaz, zure datu pertsonalak zifratuta eta leku seguruan egongo baitira zure gailuan Knox Vault-ekin.
Errekorrak hautsi dituen autonomia
Bateriaren iraupena ere ez duzu arazo izango.
mDNIe teknologia aitzindariak autonomia askoz handiagoa izatea lortzen du: bideoak ikusten 30 bat ordu pasatzeko adina.
AAk zure bizia errazten du
Bestalde, Samsung Galaxy S25 5G modeloak adimen artifizial berritzaileena du.
Sakatu alboko botoia, eta Google Geminik mezuak idazten edo haiei erantzuten, laburpenak egiten edo hitzordurik garrantzitsuenak gogorarazten lagunduko dizu.
Googlen Circle to Search erabiliz, borobildu irudi edo testu bat, eta aurkitu hari buruzko informazioa; edo abesti bat entzun, eta aurkitu izenburua eta interpretea.