

Samsung Galaxy S26: telefono ahaltsua, AA eta goi-mailako errendimendua eskaintzen dituena
Samsungen Galaxy S26 modeloa AAdun telefono ahaltsu bat da, ertz borobilduak ditu eskuaz erraz eusteko eta goi-mailako errendimendua, lehengoaren aldean oso nabarmen hobetua. Ezingo duzu kendu burutik, ezta eskutik ere!
Galaxyrako neurrira egindako prozesadorea
Samsung Galaxy S26 gailuaren prozesadore pertsonalizatuak oso abiadura azkarra ematen du, eta irudi-optimizatzaile pertsonalizatu bat du, edukia argi eta modu errealistan ikus dadin.
% 38ko hobekuntza NPU aurreratuan eta % 23koa arintasun bisualean, punta-puntan aritzeko jokoetan; eta, gainera, % 7 azkarrago dabil CPUa!
Jokatu gehiago, freskotasuna galdu gabe
Zure Samsung terminala ez da gainberotuko, nahiz zu berotu jokatzean! Diseinu berriko lurrun-ganbera eta neurrira egindako interfaze termikoko materiala oinarri ezin egokiagoa dira prozesadore pertsonalizatuak errendimendu handia izan dezan, baita exijentzia handiko saioetan ere.
Izan ere, bero-disipazioa % 29raino hobetzen dute biek, gailuak freskoago funtziona dezan. Izpien trazadurari eta Vulkanen optimizazioari esker, Galaxy S26 modeloak errendimendu-maila onenari eusten dio bideoak ikusten ari zarenean, eta irudi arinak eta render ultrabizkorrak eskaintzen ditu gainberotu gabe.
Kargatze azkarra
Ez duzu denbora galdu beharko berriz kargatze-prozesu amaigabeetan. Kable bidezko karga azkarrak di-da batean itzuliko dizu gailuaren potentzia osoa: % 69raino kargatzen da 30 bat minutuan. 4.300 mAh-ko bateriari esker, konektatua egongo zara egun osoan, eta ordu gehiago izango dituzu bideoak ikusteko: 30 orduraino!
AAk iradokizunak egingo dizkizu, zuk nahi duzunean
Galaxy AI teknologiadun S26 modeloarekin, Now Nudge berria erabili hala izango duzu: zure pantailako testuingurua kontuan hartu, eta erabiltzeko bide errazena eta bidezidor baliagarrienak proposatuko dizkizu.
Gainera, Samsung Galaxy S26 terminalarekin, errazago antolatuko duzu eguna Now Briefi esker. Smartphoneak zure egunerokoaren segimendua egin dezake, eta lehen baino hobeto ulertuko ditu zure ohiturak. Ariketa fisikoa egiteko erreprodukzio-zerrenden gomendioak, ekitaldi garrantzitsuei buruzko gogorarazpenak, erreserben xehetasunak eta bidaietako une bereziak eskura izango dituzu, egunean zehar iritsiko zaizkizun laburpenen bidez.