EuskaltelEuskaltel

Samsung Jet 65 Pet: sekulako potentzia bikain garbitzeko, baita zure maskotarentzat ere aproposa

Zure maskotak ez du sekula xurgagailuaren aurka egingo. Samsungek Jet 65 Pet haririk gabeko xurgagailua atera du merkatura, eta lurzoru-mota asko modu eraginkorrean garbitzeko gai da. Arina eta indartsua da, eta maskotentzako eskuila bat du, dena garbi eta distiratsu uzteko.

Potentzia handiena, 150 AW-eko xurgatzea

Samsung xurgagailua teknologiarik onenarekin hornituta dago; 150 AW-erainoko xurgatze-potentzia dauka, modu eraginkorragoan garbitzeko. Motor Digital Inverter motorrak aire-fluxua optimizatzen du (410 AW-erainoko potentzia handia dauka), eta energia-eraginkortasun handia eta xurgatzeko 150 AW-erainoko potentzia eskaintzen ditu. Eta ezin dugu ahaztu 10 urte arteko bermea duela.

Jet 65 Pet xurgagailuarekin, aire garbiagoa eta xurgatze-potentzia handiena izango dituzu denbora luzerako, Jet Cyclone sistemaren eraginkortasun handiko egitura multiziklonikoarekin.

Jet Cyclone-ren 27 aire-sarrerek aire-ibilbide optimoa sortzen dute, eta xurgatze-galera minimizatu. Hauts-partikula finak eta airea ere higienikoki bereizten ditu.

Aire garbiagoa Jet 65 Pet-arekin

Samsung Jet 65 Pet berriak, zikloi nagusiari eta sareta metalikoko sare-iragazkiari esker, hauts-kantitate handiak jasotzen ditu. Jet Cyclone eta mikroiragazkiek, berriz, hauts fina harrapatzen dute, eta hauts ultrafinerako 5 geruzako iragazkiak mikrohautsaren % 99,999 harrapatzen du, 0,3 ~ 10 µm-ko tamainako partikulak eta alergenoak barne.

Ahaleginik gabe garbitu

Eta are gehiago. Eguneroko garbiketan ahalegin txikiagoa egingo duzu haririk gabeko Samsung Jet 65 Pet xurgagailuarekin, diseinu arina baitu.

Diseinu arinagoak erabilgarritasun maximoa bermatzen du, eta zure eskumuturreko tentsioa murriztu. Xurgagailuaren gorputzak 1,48 kg besterik ez du pisatzen, hau da, antzeko modeloetan ohikoa dena baino % 21 gutxiago.

Eta iraupen luzeko bateria aldagarriari esker, 40 minutu arte garbitu ahal izango duzu bateria bakarra erabiliz. Jatorrizko errendimenduaren % 70 mantenduko duzu lehen 500 zikloetan. Inoiz ez zara erdizka geratuko!