EuskaltelEuskaltel

Xiaomi 17, mugarik gabeko ikuspegia zure eskuetan

Xiaomi 17k erabiltzailearen esperientzia hobetzen jarraitzen du: mugarik gabeko ikuspegia zure eskuetan. LIPO teknologia hobetuari esker, Xiaomi 17k ertz are meheagoak ditu (1,18 mm-koak), eta esperientzia bisual ultrainguratzailea eskaintzen du.

Xiaomik esperientzia onena eskaini nahi du Xiaomi 17ren diseinuarekin. Irudi garbi-garbiak ikusten dira, baita eguzkipean ere; 3.500 nit-eko distira maximoa lortu dezake hainbat girotan. Apartekoa da aire zabalean, eta HDR efektu bikainak bermatzen ditu, bereiziki eguzkipean.

Pantaila kontu handiz pentsatuta dago erosotasuna eta irudia garbia eskaintzeko. Jokoekin, lanean edo edukia erreproduzitzen ordu luzez egonda ere, Xiaomi 17k ikusmenaren eta begien nekea murrizten laguntzen du.

Esperientzia aparta

Xiaomi 17k merkatuko teknologiarik onena dakar. Xiaomi Astral Communicationekin, zure smartphonearen konektibitatea arina eta egonkorra izango da.

Tamaina handiko antena-matrizeari eta chipset sofistikatuari esker, Xiaomi 17k esfortzurik gabe mantentzen zaitu konektatuta datu zelular, wifi, Bluetooth eta GPSarekin. Egoera guztietan sarera azkar eta modu fidagarrian konektatzeko aukera ematen du.

Frekuentzia baxuko seinalearen errendimendua % 19 handiagoa da, eta wifiaren errendimendua, berriz, % 45 handiagoa.

Bateria sobera egun osorako

Energia-dentsitate handiko silizio-karbonozko bateriari esker (% 16ko silizio-edukia du), Xiaomi 17k apartekoak ditu bateriaren ahalmena eta erresistentzia, diseinu arin eta trinkoa alde batera utzi gabe.

6.330 mAh eta Xiaomi Surge Battery teknologia ditu: bateriaren ahalmena % 20 handitu dute, erabilera egunak % 30, eta bideoak 29,2 orduz erreproduzitu ditzakezu.

Xiaomi 17 modeloak 100 W-eko HyperCharge kablea eta 50 W-eko haririk gabeko HyperChargea dakartza berekin. Gainera, bateragarria da 100 W PPS-ko karga-estandarrarekin eta 22,5 W-eko kable bidezko alderantzizko kargarekin. Oso denbora gutxian kargatu ahalko dituzu beste gailu bateragarri batzuk.

Ordaindu epeka Euskaltelekin.