

Xiaomi Redmi 15C, primerako bateria eta murgiltze-pantaila
Lehen bezala orain, Xiaomiren smartphoneek badute alderik beste marketako telefonoekin. Redmi 15C modeloak 6.000 mAh-ko bateria ahaltsua eta gorputz dotorea ditu. Potentzia handiagoa, dotoreziari eta gustu onari eutsiz. Xiaomirekin, bateriak luze bai luze iraungo dizu, telefonoaren estiloari eta erosotasunari uko egin behar izan gabe. Egun osorako eta gehiagorako energia izango duzu!
Errendimendu bikaina
Bateriaren ahalmena 840 mAh baino gehiagokoa da. Xiaomik egindako proben arabera, 1.000 karga-ziklo osoen ondoren, bateriak jatorrizko ahalmenaren % 80ri eusten dio gutxienez, eta DOU bateriak bi egun baino gehiago (2,14) irauten du, batez beste.
22 orduz ikus ditzakezu bideoak, 82 orduz entzun musika eta 20 orduz irakurri. Xiaomi ez da inoiz itzaliko. Akabo, beraz, bateria-arazoak!
Redmi 15C modeloak 33 W-eko karga turboa du gainera, batere arazorik gabe jarraitzeko martxan, eta oreka perfektua du kargatze-abiaduraren eta autonomiaren artean. % 86tik gorako karga-abiadura % 80raino kargatzen denean.
6,9”-ko murgiltze-pantaila
120 Hz-erainoko eguneratze-maiztasun moldagarriaren bateragarritasunari esker, Redmi 15C gailua egoera askotarikotara egokitzen da, esperientzia bisual arinagoa eta erantzuteko gaitasun handiagoa eskaintzeko nabigatzen nahiz irudiak ikusten ari bazara.
Redmi 15C modeloko pantaila egun osoan eroso ikusteko diseinatua dago; DC indargabetze-pantaila eta argi urdin murriztuko TÜV Rheinland ziurtagiria ditu, bai eta kliskarik gabeko eta erritmo zirkadianoak errespetatzeko teknologia ere. Redmi 15C modeloak esperientzia bisual erosoa eskaintzen du egun osoz.
Dotorezia atenporala
Xiaomiren Redmi 15C terminalak tonu naturalekin eta diseinu atenporalarekin jasotzen du eguneroko edertasuna. Xehetasun zaindu ugariek luze irauten duten une bihurtzen ditu momenturik xumeenak. Smartphone fin eta dotorea da, bikaintasunaren adierazgarri peto-petoa.
Zortzi nukleoko prozesadore ahaltsua
Xiaomi Redmi 15C modeloarekin nabigatzean, errendimendu arin eta aldaketarik gabea sumatzen du erabiltzaileak. Zortzi nukleoko MediaTek Helio G81-Ultra prozesadorearen ondorio da hori. Energia-kontsumo txikia eta errendimendu-maila handia konbinatzen ditu, eta, horri esker, are arinago dabil, baita luze erabiltzean ere.