

Xiaomi Redmi PAD 2 telefonoa, pantaila sendo eta begietarako erosoduna
Xiaomi Redmi Pad 2 telefonoak 11"-ko crystal-clear pantaila eta 2,5 K-ko bereizmena ditu. Izugarri gustatuko zaizu, seguru! 10 biteko kolore-sakontasunari esker, bateragarria da 1070 milioi kolore baino gehiagorekin. Tonu bizi-biziak ditu eta xehetasun-ahalmen handia.
Gainera, 90 Hz-eko AdaptiveSync eguneratze-maiztasunak esperientzia bisual bereziki arina eta fidagarria eskaintzen du bideoak ikustean, jolastean, marraztean...
Eta hori guztia zure begiak babestuz, DC atenuazioari eta argi urdin murriztuko TÜV Rheinland ziurtagiriei esker.
Autonomia handia
Bestalde, Xiaomi Redmi Pad 2 gailuak 9000 mAh-ko (typ) bateria erraldoi bat du, gai dena 86 egunez piztua mantentzeko itxaron moduan; gainera, 230 ordu baino gehiagoko autonomia du musika entzuteko eta 17 ordu ingurukoa bideoak ikusteko.
Eta, erritmoa gal ez dezazun, 18 W-eko kargatze azkarra.
Metalezko diseinua
Xiaomi Redmi Pad 2 gailua metalezkoa da oso-osorik. Beraz, leuna eta erosoa da, eta luze irauten du gainera.
Kamerak
8 MP-eko atzeko kamera bat eta 5 MP-eko aurreko kamera bat ditu, eta gai dira biak 1080P bideoak 30 f/s-an grabatzeko.
Gordetzeko ahalmena eta audioa
Argazkiak edo bideoak gorde nahian? 8 GB-ko RAM memoria du, eta fitxategiak gordetzeko 256 GB-ko memoria, 2 TB-raino heda daitekeena.
Audioari dagokionez, Xiaomi Redmi Pad 2 gailua bateragarria da Dolby Atmos-ekin, eta lau bozgorailu dauzka.
Prozesadorea eta sistema eragilea
MediaTek Helio G100-Ultra prozesadorea da Xiaomi Redmi Pad 2 gailuaren motorra. Zure egunerokorako errendimendu- eta abiadura-maila handiak eskaintzen ditu.
Xiaomi HyperOS 2 sistema eragilea du. Blokeo zinematografikoko pantaila, animazio finduak, nukleo optimizatua eta Xiaomi HyperIslanden aukera askotarikoak ditu.
Azken belaunaldiko adimen artifiziala
AA izango duzu lagun Xiaomi Redmi Pad 2 telefonoa erabiltzean. Besteak beste, funtzio hauek ditu:
• Pantaila-ezagutza adimenduna
• AI Speech Recognition, ahotsa hobetzeko
• AI Search, bilaketak bizkortzeko
• Transkripzioak eta laburpenak denbora errealean