Euskaltel Taldearen arrisku penalen eta eroskeriaren aurkako kudeaketa-ereduak AENORen Arrisku Penalen aurkako Kudeaketa Sistemen ziurtagiria -UNE 19601 arauaren araberakoa- eta Eroskeriaren aurkako Kudeaketa Sistemen ziurtagiria -UNE ISO 37001 Arauaren araberakoa- lortu ditu. Ziurtagiri horiek egiaztatzen dute Euskaltel Taldeak neurriak ezartzen eta aplikatzen dituela delituak eta eroskeriarekin lotutako jarduerak hautemateko eta haiei aurre egiteko, eta neurriok betetzeko eta konpromiso etikoa izateko kultura garatzen duela. Esteka honetan ikus ditzakezue erakunde horrek emandako ziurtagiriak: