Familia bat gara, batez beste 43 urteko kideek osatua,
erdia gizonezkoak eta beste erdia emakumezkoak

Langileen % 100ak etengabeko kontratu finkoa dauka, eta horrek segurtasuna eta konfiantza ematen die. Hori horrela da gure Giza Baliabideen politikak erabateko apustua egiten duelako profesional talde bikain honen egonkortasunaren eta jarraipenaren alde. Izan ere, lan-ordutegi malguak eskaintzen ditugu, bizitza pertsonala eta profesionala uztartzeko.

Euskaltel Taldea harro dago 581 langileko lantaldea edukitzeaz. Langileen batez besteko adina 43 urte da, eta Euskadin, Galizian eta Asturiasen zeharkako 4.200 lanpostutik gora sortzen ditu.