Erakunde-mailan, Euskaltelentzat funtsezkoa da erakundeek martxan jartzen dituzten proiektu estrategikoekin koordinatzea eta enpresak eragin ditzakeen sinergiak baliatzea, balioa eransteko. Berrikuntza-programak, irisgarritasunekoak, azpiegitura publikoetarako estaldura zabaltzekoak, landa-garapenean laguntzekoak, ingurumen-berrikuntzakoak edo merkatuan eskaintzen diren produktuen bizi-zikloa diseinatzekoak edo deskribatzekoak.

Helburu horren zati handi bat cluster eta elkarteen mugimenduaren bidez garatzen da. Horretarako, erakundeen sare nagusi bat sortu du Euskaltelek, eta ordezkaritza-maila desberdina dugu erakundeotan; hala, Izaite Iraunkortasuna Aldeko Euskal Enpresen Elkartearen presidentzia dugu. Halaber, beste erakundeon kontseiluko kide gara: Kontsumobide, EIKEN (Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterra), GAIA (Telekomunikazio Kluster Elkartea), Euskalit Fundazioa, Basque Ecodesign Center, APD, COAVN (Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofiziala), INKOLAN, Adegi, Cebek eta SEA, besteak beste. Elkarte-mapa honek ezagutza- eta jarduera-maila handia eta enpresa-sinergia handiak sortzea eragiten du.