Presidente ez-exekutiboa
XABIER ITURBE


Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziaduna da Deustuko Unibertsitatean, eta New Yorkeko Unibertsitateko Stern School of Business-en egindako MBA bat du, finantzak espezialitatekoa. Lehen mailako zenbait enpresatako zuzendaritza-postuetan jarduna da, bai telekomunikazio-sektorean, bai finantza-sektorean. Duela 10 urte baino gehiagotik zenbait postutan dihardu zenbait Administrazio Kontseilutan eta zenbait fundaziotako Patronatuetan.

Taldeko lehendakaria Euskaltelen ardura-kargu batzuetan ibilia da lehendik ere: finantza-kudeatzaile (1998-2000) eta Finantzak eta Kontrola Saileko zuzendari (2000-2008); beraz, ezagutzen du konpainiaren egitura eta akziodun eta inbertitzaileekiko harremanak.

Ondoren, Kutxako lehendakari izendatu zuten (2008-2014), eta Kutxabank SAko lehen lehendakariorde (2012-2019). Horrez gain, Kutxa Banku Fundazioko presidente izan zen 2014tik 2016ra.

Kontseilari Delegatua
MEINRAD SPENGER


Meinrad Spenger, Knittelfeld-en (Austria) jaioa, MASMOVIL taldearen sortzailea eta kontseilari delegatua da. MASMOVIL Espainiako laugarren telekomunikazio-operadorea da, eta telefonia finkoa, mugikorra, banda zabaleko Internet eta TBa eskaintzen dizkie etxeko bezeroei, enpresei eta operadoreei, bere marka nagusien bidez: Yoigo, MASMOVIL, Pepephone, Lebara, Lyca eta Llamaya.

Hamabost urtetik gora darama Madrilen bizitzen. Zurgintzako lanbide-ikasketak egin zituen eta Zuzenbidean lizentziatu zen Grazeko Unibertsitatean (Austria) eta Triesteko Unibertsitatean (Italia). MBA bat ere egin zuen Madrilgo Enpresa Institutuan eta Milango SDA Bocconi School of Management zentroan.

Meini, hala deitzea gustatzen zaio, bost urtez aritu zen aholkulari lanetan McKinsey & Companyn, Europako zenbait herrialdetan proiektuak garatzen (besteak beste, Austrian, Alemanian, Italian eta Espainian). 2006an MASMOVIL sortzea erabaki zuen, telekomunikazio-zerbitzuak prezio erakargarrian eta bezero-zerbitzu onenarekin eskaintzeko.

MASMÓVILek, lehenengo 7 urteetan startupen ohiko zailtasunak gainditu ondoren, enpresa batzuk erosi ditu: Ibercom, Xtra Telecom, Pepephone eta Yoigo, eta, ondoren, Llamaya, Lebara eta Lyca. Hala, Espainian gehien hazi den operadorea da, eta merkatuko laugarren telekomunikazio-operadore sendoena, bere azpiegitura finko eta mugikorrak dituena.

Burtsako Merkatu Alternatiboan (MAB) arrakasta handia izan ondoren, MASMÓVIL Baloreen Poltsa Ofizialean hasi zen 2017ko uztailaren 14an, eta 2019ko ekainean, azkenik, Espainiako indize handienean sartu zen: IBEX 35en. CINVEN, Providence eta KKR funtsek 5.000 M€-an baloratutako EEP arrakastatsua egin ondoren, MASMÓVILES enpresak burtsan kotizatzeari utzi zion 2020ko azaroan, eta konpainia pribatu bihurtu zen.

MASMÓVILek, gaur egun, 1.000 langile baino gehiago ditu, mugikorreko eta banda zabaleko 12 milioi zerbitzu, 2.000 M€ baino gehiagoko diru-sarrerak, 600 M€ baino gehiagoko EBITDA, zuntz optikoa eskura duten 26 milioi etxe baino gehiago ditu, eta merkatuko beste inork baino gehiago gogobetetzen ditu bezeroak.

Administrazio Kontseilua