Euskaltel Taldea Espainiako telekomunikazio-konpainia nagusietako bat da, pertsona, erakunde eta enpresen komunikazio-beharrei erantzun integrala ematen diena. Bere markek -Euskaltel Euskal Herrian, R Galizian eta Telecable Asturiasen- 25 urtetik gora daramate merkatuan; zuntz optikoko eta telekomunikazio-zerbitzu konbergenteetako lider dira bakoitza bere lurraldean, eta, tokian-tokian, konpromisoz parte hartzen dute teknologia, kultura eta gizartea garatzeko jardueren bidez.

Gainera, Virgin telco markaren bidez, Espainiako merkatu osora iristeko hedatze-estrategiari ekin dio: abiadura handiko banda zabala, datu-bolumen handiko telekomunikazio mugikorrak eta telebista-eskaintza sendoa eskaini nahi dio 20 milioi etxebizitzako merkatuari.

IKTetako soluzioak eskaintzen ditu konpainiak etxeko eta enpresako bezeroen komunikazio-ziklo guztirako, zerbitzu teknologikoen aukera zabal baten bidez: Internet, telefonia finkoa, telefonia mugikorra, telebista digitala, banda zabala, eraldaketa digitaleko prozesuak, IoT soluzioak (gauzen Internet), big data, adimen artifiziala, hiri adimendunetarako soluzioak eta 4.0 industria.

Orain dela gutxi akordio bat sinatu du Orangerekin, 5G teknologia Orangeren Sarean ostatatutako mugikor-operadore birtual gisa erabiltzeko, 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera. Hala, telekomunikazioetako zerbitzu mugikor aurreratuenetarako sarbidea bermatzen die bere bezeroei, 5G kalitatezko sare baten bidez, eta ziurtatzen du gai izango dela etorkizunean erabiltzaileei sortzen zaizkien datu mugikorren zerbitzu-behar berriei erantzuteko.