Sortu zenetik, hau izan du oinarri Euskaltelen lan-estrategiak: kudeaketa-sistema bat alor guztietan zehar hedatzen dena eta haien negozio eta zerbitzuekin loturiko jarduera guztiak hartzen dituena.

Kudeaketa-sistema horren euskarri izateko, Euskaltel Taldeak politika batzuk definitu ditu, jarraibideak ezartzen dituztenak kudeaketa-sistema garatzen duten esparruetako bakoitzean.

Kalitate- eta Ingurumen- Politika

Laneko segurtasunari eta osasunari buruzko Politika

Energia-Politika

Negozioaren jarraitasuna bermatzeko Politika

Informazioaren segurtasuneko Politika

Ustelkeriaren aurkako Politika Korporatiboa

Política Corporativa de Compliance Penal

1999an, gure kudeaketa-sistemaren ziurtagiria egin zen, Ingurumena eta Kalitatea Kudeatzeko ISO arauen arabera, eta nazioarteko bi arau horien ziurtagiria jaso zuen estatuko telekomunikazioen lehen operadore global bihurtu ginen. Harrezkeroztik, urtero egiten du AENORrek gure Kudeaketa Sistemaren auditoretza. Esteka hauetan eskura daitezke gure ziurtagiriak:

Bere kudeaketa-jarduerak aberastuz joan da Euskaltel, hainbat kontzeptu aplikatuz, hala nola erabateko kalitatea, bikaintasuna kudeaketan, berrikuntza eta kudeaketa aurreratuaren alorreko beste batzuk. Izan ere, kudeaketa aurreratua da gero eta globalizatuagoa den eta lehiakide ahaltsuak dituen egungo merkatu honetan jarduteko Euskaltelek egin duen apustuaren oinarria.