Euskaltelek Erantzukizun Korporatiboko Memoria prestatzen du urtero, non jasotzen baititu gizartearekiko ardura duen eta enpresa-helburuak bere interes-taldeen itxaropenekin orekatu nahi dituen enpresa den aldetik egindako jarduerak. Memoria honek, ematen duen informazio-maila dela eta, Enpresaz kanpoko ikuskatzaile baten Maila Sakonerako ziurtagiria eskuratu du.

Txostenaren edukiak erantzun egokia eman nahi die gure konpainiarekin erlazionatzen diren erakunde eta pertsonek, hots, gure interes-taldeek, garrantzitsutzat jotzen dituzten gaiei.

Euskaltelentzat funtsezkoa da zure iritzia jakitea, atxikitako galdetegiaren bidez, hala jakingo baitugu zer informaziok izan behar duen lehentasuna Erantzukizun Korporatiboko Txostenean argitaratzeko.

Zure iritziari eta zu bezala konprometituta dauden beste pertsona batzuenari esker, jakingo dugu zer gai jaso behar ditugun txostenean eta, hala, datorren urteko txostenak zehaztasun handiagoz erantzungo die gure interes-taldeen eskaerei.

Eskertuko genizuke zure laguntza bidaltzea, batez ere galdetegia betetzea eta guri igortzea, eta txostenarekin lotutako informazioa handitzeko eskatzea, zalantzak azaltzea..., helbide honetan gurekin harremanetan jarriz: memoriarc@euskaltel.com