Euskalteleko profesionalek balio bereziak partekatu behar dituzte

Euskaltelen bikaintasuna lortu nahi dugu gure bezeroei zerbitzua ematerakoan.
Erronka hori lortzeko, profesionalik onenak behar ditugu,
gure taldean lan egiteko prest egongo direnak.

Euskalteleko langile izan nahi baduzu, bidali zure curriculuma helbide elektroniko honetara:
zuretalentoanahidugu@euskaltel.com

Horrela, kontuan hartuko zaitugu gure konpainian egiten diren hautaketa-prozesuetan.

Datu pertsonalak babestea

Euskaltel da ematen dizkiguzun datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna, eta hautaketa-prozesuetan zure curriculuma kudeatzeko erabiliko ditu, kontratuzko harreman baten arabera. Taldeko enpresei bakarrik lagako dizkiegu zure datu pertsonalak, salbu eta beste lagapenik egiteko legezko betebeharrik baldin badago. Gure hornitzaileekin, berriz, guri zerbitzu bat emateko sarbidea behar duten kasuan bakarrik partekatuko ditugu. Eskubidea duzu, besteak beste, zure datuetara sartzeko, haiek zuzentzeko eta haiek ezeztatzeko, eta halaber haiek tratatzearen aurka egiteko, gure webguneko pribatutasun-politikaren informazio gehigarrian azaltzen den bezala.