Bilbao Exhibition Centren, Illumben (Donostia) eta Buesa Arenan (Gasteiz) izango dira ekitaldiak

Bilbon, 2016ko otsailaren 19an. Las noches de Comedy Centralen beste saio bat antolatu du Euskaltelek biharko, otsailak 20. Marka guztiak hautsiko ditu ekitaldiak, jende-eta saio-kopuruari dagokionez: 43.000 lagun bilduko dira, hiru ekitalditan, Bizkaian (otsailaren 20an), Gipuzkoan (bi saio, martxoaren 5ean) eta Araban (martxoaren 12an).

Aurreko saioetako helburu bera dute Euskaltelen oraingo hitzordu hauek ere: kulturaz eta aisialdiaz gozatzeko aukera eskaintzea bere bezeroei. Oraingoan, gainera, errekor guztiak gainditzeko asmoa du Euskaltelek, orain arte egin diren ekitaldietan baino jende gehiago bilduko baita: 43.000 lagun, hiru saiotan banatuta. Barakaldoko Becen (Bilbao Exhibition Centre) izango da saioetako bat; beste bi, Illumben (Donostia), eta bat Buesa Arenan (Gasteiz). Ordubete luzez bakarrizketarik onenak entzuteko aukera, egungo komikorik onenen eskutik.

Aurtengo beste berrikuntza bat alor hauetan atzemango duzue: komunikazio-sisteman eta sarrera-bilketan, zeina, lehenbizikoz, erabat digitala izango baita. Euskaltelek posta elektronikoz bidalitako mezuaz eta 500 sarrera bikoitzen zozketarako berariaz sortutako mikroguneaz baliatuta, ekitaldirako sarrera zuzenean deskargatu dezakete gonbidatuek.

Euskaltelen eta Comedy Centralen arteko lankidetzaren balantzea oso positiboa izan da egin diren bederatzi saioetan; izan ere, Euskaltelen 100.000 bezerori baino gehiagori eskaini zaie jada Comedy Centraleko komikoen zuzeneko emanaldiak ikusiz komedia-gau bat bizitzeko aukera. Komedia-kanala da, erabat, Comedy Central, eta Euskaltelen TBko programazioan dago. Aurreko urteetan, Donostiako Kursaal Jauregian eta Illunben, Gasteizko Principal antzokian, Barakaldoko BEC erakustazokan eta Bilbao Arenan egin izan dira.

Jende gehiagorengana eta leku gehiagotara iritsi da komedia azken urteotan, Comedy Centralen ekitaldiei esker. Euskaltelentzat, esperientzia berritzaile eta hurbileko baten bidez bezeroek enpresaren produktu eta zerbitzuekin duten konfiantza eskertzeko modu bat da.

Comedy Centralek urteak daramatza stand-up generoa bultzatzen eta gidatzen. Genero horretan, komiko batek bere testuak prestatzen ditu eta zuzenean ikusleen aurrean egiten du emanaldia, helburu bakar batekin: barre eginaraztea. Comedy Central komikoen harrobia da, eta handik atera dira Espainiako komikorik ezagunenetako batzuk.