• Kanal berria gaur bertan, martxoak 18, hasiko da emititzen, eta Euskaltelen telebista-aukeraren dialeko 996an ahal izango da ikusgai.
  • Euskaltelek pauso bat gehiago emango du gertuko zerbitzuaren alde, zeina une honetan tokiko 15 kanal baitut.

Bilbon, 2016ko martxoaren 18an. Gaur, martxoak 18, kanal berri bat izango du Euskaltelek bere telebista-aukeran: DOTB Durangaldea Telebista. Gaur bertan hasiko dira kate horren emanaldiak. Telebista berriaren programazioa Euskaltelen 996 kanalean izango da ikusgai, eta dagoeneko operadoreak telebista-aukeran dituen 15 tokiko telebistei gehituko zaie.

Egunean 15 orduko programazioa izango du kanal berriak, astelehenetik igandera: saioak, dokumentalak eta eskualdeko albistegiak. Euskaltelen telebistaren bidez emango ditu programak. Gainera, tokiko beste kanal batzuekin gertatzen den bezala, DOTB Euskadi guztian ikusi ahal izango da Euskaltelen plataformari esker.

Hartara, Euskaltelek aurrerapauso bat emango du tokiko telebistak dituen telebista-zerbitzua eskaintzeko (une honetan 15 kanal), besteengandik bereizteko eta bezeroengana gerturatzeko elementu gisa.

Funtzionalitate berriak

Eduki berriak gehituta, telebista-eskaintza zerbitzu teknologikoki aurreratuenekin osatzen jarraitzeko erabaki estrategikoa hezurmamitu egin zuen Euskaltelek.

Hartara, grabazio-zerbitzu berri bat gehitu da, gure bezeroek gehien eskatzen dutenetako bat, beren programa eta telesail gogokoak noiznahi ikusi nahi izaten baitituzte, ez telebistak ematen dituenean soilik. Edonon-en bilakaera ere bultzatu genuen, haren bidez nonahi ikus baitezakete telebista bezeroek: tabletan, ordenagailuan edo mugikorrean. Horretarako, WiFi-konexioa besterik ez da behar. Zerbitzu horri gehitu zaizkion funtzionalitate berriei esker, are erosoagoa da erabiltzailearentzat: hasieratik ikus dezake jada martxan zegoen eduki bat (Start Over), zuzenean ikusten ari den programa bat gelditu egin dezake (TimeShift), telesail baten denboraldi bateko kapituluak elkarrekin lot ditzake, gehiena gustatzen zaion generoaren arabera bila ditzake kanalak eta, jakina, grabatu egin ditzake programak.

Zerbitzu berriak plazaratzeaz gain, eduki-eskaintza aberasten ere jarraitu dugu, eta nahierako bi kanal bikain txertatu: Canal de Estrenos de Cine eta Canal de Series. Zine-aretotako azken estreinaldiak ikusi nahi dituzten zinemazaleentzat eta telesailik arrakastatsuenak ikusi nahi dituzten bezeroentzat dira bi kanal horiek. Era berean, Bideoklubeko edukia aberastu egin da. Horri esker, eduki-aukera handia du hautatzeko bezeroak: estreinaldiko filmak, helduentzako zinema, doako film ugari...

Euskal bezeroek Euskaltelen TBa erabiltzen jarraitzen dute, kalitateari eta prezioari dagokienez merkatuko proposamenik onena baita. Hala, estatuko lehen operadore alternatiboa da, eta Euskadiko liderra (160.000 abonatu baino gehiago).