Euskaltelek % 21 murriztu du tarte instituzionalaren finantzaketa-kostua

  • Ahobatezko babesa jaso du zor-inbertitzaile instituzionalen aldetik, eta beherapena lortu du maileguaren baldintza ekonomikoetan, sinatu zenetik urtebete baino gutxiago igaro denean.
  • Francisco Arteche, Euskalteleko kontseilari delegatua: "Eragiketa hau konpainiak akziodunekin adostutako estrategiaren barruan sartzen da, eta agerian jartzen ditu finantza aldetik dugun indarra eta inbertitzaile-oinarriak Euskaltelen duen konfiantza".
  • Urtean 3 milioi eurotik gertu aurreztea espero du Euskaltelek.

Bilbon, 2016ko irailaren 21ean. Euskaltelek TLB instituzionalaren baldintza ekonomikoak 100 pbs beheratzea lortu du; azken hilabeteetan antzeko eragiketa batzuen bidez lortu duena baino gehiago da hori.

TLB instituzionala, 300 milioi eurokoa, 2015eko urrian R erostea partez finantzatzeko lortutako 900 milioi euroko finantzaketa sindikatuaren parte da.

Prozesuak 39 inbertitzaile instituzionalen ahobatezko onespena bildu du 10 egunean.

Euskalteleko kontseilari delegatu Francisco Artetxek adierazi duenez, zorreko inbertitzaile instituzional guztien babesarekin egin da eragiketa, "eta horrek erakusten du konpainiak finantza aldetik duen indarra eta inbertitzaileen oinarriak Euskaltelen duen konfiantza".

Artechek esan du akziodun eta inbertitzaileekin erabakitako estrategian sartzen dela eragiketa; "estrategia hori, lehenik eta behin, akziodunarentzat balioa sortzea da, eta hori bateragarria izatea gure interes-talde guztiek dituzten itxarokizunak betetzearekin". Estrategiaren oinarri dira bezero gehiago eta diru-sarrera handiagoak izatea, gastu-eraginkortasuna lortzea eta ahalik eta zorroztasun handiena izatea inbertsioei dagokienez, diru-iturriak aurkitzeko, palanka-efektua murrizteko eta akziodunei ahalik eta ordainsari handiena emateko?.

Euskaltelek aholkulari izan du BBVA -kudeatzaile bakar edo Sole Bookruner gisa-, prozesuaren estrategia diseinatzeko eta merkaturatze-une egokiena hautatzeko, merkatuaren analisian eta inbertitzaileen artean espero den onarpen-graduaren arabera.

Akordio horrekin % 21 murrizten da hasierako kreditua, mailegua sinatu zenetik urtebete baino gutxiagora, eta Euskaltelek espero du urtean 3 milioi eurotik gertu aurreztea zorra kitatzeko 2022ra bitarteko epean.

Euskaltel - Komunikazioa
94-4011229
komunikazioa@euskaltel.com