Euskaltelek "Lehen hitzarmena" aurkezten du. Gurasoen eta seme-alaben arteko akordio bat da, lehen mugikorraren erabilera egokia bermatzeko sortua.

  • Telekomunikazio-operadoreak oso mezu berezia du Gabonetarako.
  • Euskalteleko langileen seme-alabek parte hartu dute iragarkiaren grabazioan.
  • Gabonetarako helburu komertzialik ez duen ekarpen honekin, Euskaltelek erakutsi nahi du garrantzitsuena ez dela zer adinetan hasten diren txikiak mugikorra erabiltzen, baizik eta zer baliorekin.

Bilbon, 2016ko abenduaren 9an. Aurtengo urte-bukaeran ere, Euskaltelek erakutsi du telekomunikazio-operadore bat baino zerbait gehiago dela. Euskal gizartearekin duen konpromisoarekin bat eginik, entzuketa aktiboaren alde egin du, eta "Lehen hitzarmena" sortu du: gurasoen eta seme-alaben arteko hitzarmen bat da, seme-alabei lagunduko diena oinarriak jartzen beren lehen mugikorra behar bezala erabiltzeko. Gizartearentzako ekarpen bat da, helburu komertzialik ez duen inbertsio bat.

Geroz eta gazteago hasten dira mugikorrak erabiltzen neska-mutikoak. Azken ikerketen arabera, 10 urtetik beherakoen % 10ek badute mugikorra. Hala ere, garrantzitsuena ez da zer adinetan hasten diren, baizik eta zer baliorekin. Hori aintzat hartuta jarri du martxan kanpaina hau Euskaltelek, gurasoen eta seme-alaben esanei kasu eginez, batzuen kezka eta galderak eta besteen ideiak eta erantzunak kontuan hartuta.

Etxe askotan sortzen da kezka bera: "zer adin da egokia lehen mugikorra eskuratzeko?". Zalantza horren aurrean, kanpaina bat jarri du martxan Euskaltelek barrutik. Iragarkia sortzeko eta filmatzeko, langileen seme-alaben laguntza izan du Euskaltelek. Haurrek kanpainako iragarkian parte hartu dute, eta gurasoek beren iritzia eman eta gero "Lehen hitzarmen"ean sartu diren klausuletako batzuk proposatu dituzte. Dokumentua webgune honetan kontsulta eta pertsonaliza daiteke: . Laguntza txiki bat erabaki handi baterako.

Akordio hunkigarri eta iradokitzaile honek familiako ?hitzarmen? baten forma du, emozionala da, eta haurren gaitasunak eta gurasoek seme-alabengan duten konfiantza nabarmentzen ditu. Dendetan, webgunean eta sare sozialetan eskuratu daiteke. Zabalkundea emateko, ezohiko piezaz osatutako komunikazio-kanpaina bat sortu da; izan ere, proposamen honen helburua da esperientziatik laguntzea, eztabaida aberastea eta, hala, gurasoei erabakitzen laguntzea. Aldi berean, Euskaltelek gizarteari egiten dion ekarpenaren erakusgarri izan nahi du datozen jaiegunotan.

Euskaltel - Komunikazioa
94-4011229
komunikazioa@euskaltel.com