Aritz Elustondo eta Yuri Berchiche Realeko jokalariak, Euskaltelen Beasaingo dendan

  • Aritz Elustondo eta Yuri Berchichek autografoak sinatuko dituzte Euskaltelen Beasaingo saltokian, bihar ?asteartea, otsailak 14?, 19:00etatik aurrera.
  • Realaren jarraitzaile guztientzako ekintza horretaz gain, esperientziak eta zozketak antolatzen ditu Euskaltelek bere bezeroentzat urtean zehar.

Beasainen, 2017ko otsailaren 13an. Aritz Elustondo eta Yuri Berchiche jokalariekin tarte atsegin bat igarotzeko aukera eskaintzen die Euskaltelek Realaren jarraitzaile guztiei, eta, bide batez, bi jokalari txuri-urdin horiek sinatutako baloi bat eskuratzekoa ere, bihar ?asteartea, otsailak 14?, 19:00etatik aurrera, Euskaltelen Beasaingo dendan (Nafarroa Hiribidea, 25).

Euskaltel Realaren babesle teknologikoa da, Gipuzkoako kirolaren garapen eta sustapenaren aldeko konpromisoaren eta babesaren erakusgarri. Realaren jarraitzaile guztientzako hitzordu horiek antolatzeaz gain, sarrerak zozkatzen ditu bere webgunean, eta zaleentzako ekitaldiak antolatzen ditu futbol-denboraldi osoan, sare sozialen bidez.

Euskaltel - Komunikazioa
94-4011229
komunikazioa@euskaltel.com