Ikastolen festetan izango da Euskaltel

  • Aurten ere berritu egin du Euskaltelek Ikastola Elkartearekiko konpromisoa, eta EAEn eta Nafarroan egingo diren euskararen aldeko lau jaien babesle jardungo da.
  • Antolatzaileei komunikazio-lanak errazteaz gain, "Erronka" lehiaketa ere sustatzen du euskal operadoreak. Zenbait trebezia-proba eta talde-lana dira lehiaketaren ardatza.

Bilbon, 2017ko maiatzaren 19an. Ikastolen Elkarteko lehendakariak, Koldo Tellituk, eta Euskaltelen harreman instituzionaletarako zuzendariak, Nerea Lupardok, EAEn eta Nafarroan egiten diren ikastolen lau festen babesletza berritzeko hitzarmena sinatu dute gaur: Ibilaldia (maiatzak 28, Mungia), Araba Euskaraz (ekainak 18, Bastida), Kilometroak (irailak 24, Oņati) eta Nafarroa Oinez (urriak 15, Lesaka) dira Euskaltelen babesa izango duten festak.

Hogeigarren urtea du jada bi erakundeen arteko lankidetzak, 1998an hasi baitzen, hau da, Euskaltel sortu eta berehala. Areagotuz joan da, bi hamarkada hauetan, euskararen aldeko lau jaiei Euskaltelek ematen dien babesa; antolatzaileei telekomunikazio-lanetan laguntzeaz gain, "Erronka" izeneko lehiaketa antolatzen du Euskaltelek. Hamahiru eta hamasei urte bitarteko gaztetxoentzako lehiaketa horren helburua hau da: haien partaidetza eta lehia garbia sustatzea.

Nortasun-ezaugarrietako bat du euskara Eustaltelek, zeinak hasieratik hartu baitzuen euskara enpresaren barruan zein kanpoan bultzatzeko konpromisoa. Horretarako, etengabe egokitzen du hizkuntzen erabilera egoera guztietara, bezeroei eurek hautatzen duten hizkuntzan emateko zerbitzua.

Enpresa barruan, berriz, euskara sustatzen du Euskaltelek, eta 1999az geroztik dauka martxan Euskara Plana. Horren bidez, trebakuntza-ekintzak eta sentsibilizazio-jarduerak egiten dira, langileen artean euskararen erabilera handitzeko. Plan horri esker, euskararen ezagutza maila altua dute jada Euskalteleko langileen % 45ek gutxi gorabehera.

Euskaltel - Komunikazioa
94-4011229
komunikazioa@euskaltel.com