Euskaltelen 6."Kirol Eguna"k denontzako moduko kirol-jardueretan parte hartzeko gonbita egiten du

  • Ekainaren 3an, larunbatarekin, Euskaltelen 6. Kirol Eguna ospatuko dugu. Oso zabala da kirol-egitaraua: 3ko futbola, minisaskibaloia, zunba, jumping-a, frontoia, herri-kirolak, sokatira, eskalada-murrua, saskibaloi egokitua, beisbola, badmintona, piraguak eta batelak, ibilketa nordikoa, patinajea, xakea, bideo-jokoak...
  • Kirolez gain, berrikuntza bat dugu aurten: swing dantzaren MasterClass bat, "Crazzy Jazzers" Dixie Band-en musikarekin.
  • "Aktibatu zure kirol-grina" lelopean, Euskaltelek kirola egiteko erraztasunak eman nahi dizkie denei, adin guztietakoei, aukeran izango dituzten kiroletako edozein probatu dezaten.
  • Euskaltelen "Kirol Eguna" goiz eta arratsaldez ospatuko dugu, eta atsedenalditxo bat egingo dugu bazkaltzeko Bilboko Areatzako kaian.
  • Arratsaldean, "Desgaitasun intelektuala duten pertsonentzako 3ko futboleko IV. txapelketa inklusiboa" egingo da, Athletic Fundazioak lagunduta.
  • Euskaltelek antolatzen du VI. Kirol Eguna, eta Bizkaia Bizkaialde Fundazioaren eta Bilbao Kirolak erakundearen laguntza du.
  • Aurreko urteetako parte-hartze handia gainditzeko asmotan dator 6. edizioa. Aurrekoetan, 6.000 lagun inguru elkartu izan dira Bilboko Areatzako kaian.

Bilbon, 2017ko ekainaren 1ean. Ekainaren 3a, larunbata, kirolaren eguna da Bilbon eta Bizkaian. Hemen da Euskaltelen Kirol Eguna, seigarren urtez jarraian. Berrikuntzak dakartza, eta hainbat kirol-diziplina, adin guztietako jendeak Bilboko Areatzako kaian egingo diren jardunaldietan parte har dezan. Arratsaldean, "Desgaitasun intelektuala duten pertsonentzako 3ko futbol-txapelketa inklusiboa" egingo da, Athletic Fundazioak lagunduta.

Euskaltelek antolatzen du Kirol Eguna, eta Bizkaia Bizkaialde Fundazioaren eta Bilbao Kirolak erakundearen laguntza du.

Bertaratzen direnek edozein jarduera probatu ahal izango dute aukeran izango dituztenen artean, doan. Gonbita egiten diegu denei parte hartzeko eta kirol-giro zintzoan gozatzeko.

Hainbat partida, erakustaldi eta kirol-modalitate erakargarri izango dira, kirola eginez ondo pasatu nahi duten guztientzat. Este baterako, Alex Txikonek alde batera utziko du egun batez alpinismoa, eta herri-kirolen erakustaldi bat egingo du; Gaztedi sokatira-taldeko kideak, berriz, sokatira probatu eta ondo pasatu nahi duten guztiekin lehiatuko dira. Kaiku, Zierbena eta Urdaibaiko arraunlariek lekutxo bat egingo diete traineruan goizean Pio Baroja kaleko pantalanera (udaletxearen aurrean) hurbiltzen direnei. Sestaoko Xake klubeko maisuek aho zabalik utziko gaituzte xake-mate ikusgarriekin.

Kirol Egokituaren Euskal Federazioak ere makina bat kirol-aukera eskainiko ditu, BSR Bilbao taldeak lagunduta: gurpil-aulkiko saskibaloia, slaloma eta hockeya.

Euskaltelen VI. Kirol Egunaren ordutegia hau izango da: 11:00etatik 14:00etara, eta 17:00etatik 20:00etara.

Euskaltel - Komunikazioa
94-4011229
komunikazioa@euskaltel.com