Euskaltel Taldeak hitzarmen bat sinatu du Netflix-ekin

  • Hitzarmenari esker, Euskaltel, R eta Telecableko bezeroek zuzeneko sarbidea izango dute datorren urtetik aurrera Netflix-en telesail, film eta dokumentaletara, 4K deskodetzailearen bidez.
  • Netflix-en sartzeko botoi esklusibo bat duen urrutiko aginte berezi bat eskainiko die Euskaltelek bezeroei, eta eskaintza hori egiten duen Espainiako lehenengo operadorea izango da.
  • Euskaltel, R eta Telecable lehenengo postuetan ageri dira Netflix-ek, Interneteko zerbitzuen hornitzaileen kalitatea neurtzeko, 2016ko urriaz geroztik hilero egiten dituen azterketetan.

Bilbon, 2017ko azaroaren 13an. Euskaltel Taldeak ?Euskaltelek, R-k eta Telecablek osatua? hitzarmen bat sinatu du Netflix-ekin, zeinaren arabera operadorearen bezeroek aukera izango baitute zuzenean ikusteko Netflix-en edukiak 4K deskodetzailearen bidez. Hitzarmenaren berrikuntzetako bat urrutiko aginteak izango duen botoi esklusibo bat da, aukera emango diena bezeroei zuzenean sartzeko Netflix-en edukietan. Bezeroei klik bakar baten bidez Netflix-erako sarbidea eskainiko dien Espainiako lehenengo operadorea izango da Euskaltel.

Datorren urtean, 4K deskodetzailea hartzen duten Euskaltel Taldeko bezeroek esku-eskura izango dituzte, botoi bat sakatuta, Netflix-ek Espainian eskaintzen dituen telesail, film eta dokumentalik arrakastatsuenak, hala nola Las Chicas del Cable, Stranger Things, Narcos, Por Trece Razones, eta abar. Netflix-en berezko filmen artean, Bright ezaguna dago, Will Smith eta Joel Edgerton dituena aktore protagonista gisa.

Konexio-abiadura eta irudiaren kalitatea

Beraz, Netflix-en edukirik arrakastatsuenak ere eskainiko ditugu 4K deskodetzailearekin batera Euskaltelen egiten dugun eskaintzan; eta hori Estatuko iparraldeko talde liderraren sareen ahalmen handiari esker, zeinek konexio-abiadurarik handiena eta bereizmenik handieneko irudi-kalitatea eskaintzen baitute.

Beraz, Netflix-en edukirik arrakastatsuenak ere eskainiko ditugu 4K deskodetzailearekin batera Euskaltelen egiten dugun eskaintzan; eta hori Estatuko iparraldeko talde liderraren sareen ahalmen handiari esker, zeinek konexio-abiadurarik handiena eta bereizmenik handieneko irudi-kalitatea eskaintzen baitute.

Hitzarmen horri esker, 4K deskodetzaileak, zeinak munduan lider den TB-plataformaren telesail, film eta dokumentalak emango baititu datozen hilabeteetan, Internet eta aplikazioak dakartza telebistaren pantailara, orain arte mugikorretan eta tabletetan erabili diren bezalaxe. Telebistari aplikazioak eta Internet gehitzeak dakarren berrikuntzaz gain, deskodetzaile honek Euskaltelen bezero guztien esku jartzen du teknologiarik berriena, 4K bereizmeneko irudi-kalitatearekin; hau da, HD bereizmen handiak eskaintzen duena baino lau aldiz definizio handiagoa.

4K deskodetzaileak erakusten du Euskaltelen Telebistaren bilakaera naturala, etengabe funtzionalitate eta zerbitzu berritzaileak gehituz joan baita azken urteotan, mundu guztiak balia ditzan telebistaren munduak eskaintzen dituen erabilera berriak. Hor dira, adibidez, Replay zerbitzua (programa hasieratik ikus daiteke hasia izanda ere), Replayteka (6.000tik gora film, telesail, doako programa eta ordainduzko zinema-nobedade), Ez Zenuen Ikusi (Euskaltelek zazpi egunez gordetzen ditu programak, berreskuratu eta ikusi ahal izateko), edo bilatzeko eta grabatzeko aukerak. Horiek guztiek erabilera berri bat sortzen dute, erraza eta intuitiboa, edozein eduki ikusleak nahi duenean ikusteko aukera ematen duena. Eta esperientzia horri Neflix-era zuzenean eta klik bakar baten bidez sartzeko aukera erantsi diogu orain.

Francisco Arteche, Euskaltel Taldearen kontseilari delegatua: "Aurrerapauso garrantzitsua da Euskaltel Taldearentzat telebistako edukien liderrarekin sinatu dugun hitzarmen hau, gure bezeroei telebista-esperientziarik bikainena eskaintzea baita gure estrategiaren muina, horretarako gure sarearen ahalmen handia eta 4K deskodetzailearen kalitatea baliatuz".

Marķa Ferreras, VP Business development EMEA: "Hitzarmenari esker, azkar eta etenik gabe sartuko dira Euskaltelen bezeroak Netflix-en, eta entretenimendu-aukera paregabea izango dute ikusgai irudi-bereizmenik onenarekin. Eta hori guztia, erraz-erraz, Netflix-en botoi esklusiboa sakatuz urrutiko agintean".

Netflix-i buruz:

Munduan dagoen Internet bidezko entretenimendu-zerbitzu nagusia da Netflix: 109 milioi lagunek, 190 herrialde baino gehiagotan, 125 milioi ordu baino gehiago dituzte ikusgai egunero TBko saio eta filmetan (dokumentalak, filmak eta Netflix-eko berezko telesailak barne). Netflix-eko kideek nahi dutena, nahi dutenean eta Internetera konektatua dagoen ia edozein pantailatan ikus dezakete, eta zernahi erreproduzitu, gelditu eta ikusten jarraitu dezakete, batere publizitaterik eta konpromisorik gabe.

Euskalteli buruz:

Estatuko iparraldeko telekomunikazio-talde nagusia da Euskaltel. Euskadin, Galizian eta Asturiasen ondo errotuta dago, eta lurralde horiekiko konpromiso sendoari eusten dio. Merkatu horietan jarduten du, Euskaltel, R eta Telecable operadoreen bidez.

Telekomunikazio-taldeak 6 milioi pertsonako merkatuan eskaintzen ditu zerbitzuak, eta etxeko eta negozioetako 800.000 bezerori baino gehiagori ematen die zerbitzua. Euskaltel, R eta Telecable liderrak dira zuntz optikoan (Banda Zabala, telefonia eta ordainpeko telebista eta telekomunikazio-zerbitzu bateratuak), Euskadin, Galizian eta Asturiasen hurrenez hurren, eta bezero-oinarri eta negozio-eredu osagarri sendoak dituzte. 4G-ko lizentzia propioa du Taldeak, eta merkatuko zuntz optikoko sarerik zabalenaren jabe da.

Euskaltel - Komunikazioa
94-4011229
komunikazioa@euskaltel.com