Yuri Berchiche, Peru Nolaskoain eta Andrea Sierra Athleticeko jokalariek autografoak sinatuko dituzte gaur Euskaltelen Bilboko dendan

  • Hitzordua gaur izango da, 19:00etatik aurrera, Gregorio de la Revilla kaleko 12an dagoen arretagune, elkargune eta esperientziak trukatzeko gunean.
  • Elastiko bat zozkatuko da bertaratzen diren bezeroen artean.
  • Athleticen jarraitzaile guztientzako ekintza horretaz gain, esperientziak eta zozketak antolatzen ditu Euskaltelek bere bezeroentzat urtean zehar.

Bilbon, 2018ko urriaren 3an. Euskaltelek aukera ematen die Athleticen jarraitzaile guztiei une atsegin bat partekatzeko Yuri Berchiche, Peru Nolaskoain eta Andrea Sierra jokalariekin, eta hiru jokalari txuri-gorriek sinatutako argazki bat lortzeko. Gaur arratsaldean izango da ekitaldia ?urriak 3, asteazkena?, 19:00etatik aurrera, Bilboko Gregorio de la Revilla kaleko 12an Euskaltelek zabaldu duen arretagunean. Gainera, Athleticen kamiseta bat zozkatuko dugu bertaratzen direnen artean.

Euskal telekomunikazio-operadorea Athleticen babeslea da, bai eta emakumezkoen taldearen babesle nagusia ere, Bizkaiko kirola garatzeko eta sustatzeko hartutako konpromisoaren erakusgarri. Athleticen jarraitzaile guztientzako hitzordu horiek antolatzeaz gain, Euskaltelek sarrerak zozkatzen ditu, eta zaleentzako ekitaldiak antolatzen ditu futbol-denboraldi osoan, sare sozialen bidez.

Berchiche, Nolaskoain eta Sierra jokalariek teknologia berrien inguruko arretagune, topagune eta esperientzia-lekuan sinatuko dituzte argazkiak. Gregorio de la Revilla kaleko 12. zenbakian kokatua, ez da bezeroak artatzeko gune bat bakarrik. Izan ere, konpromisoa eta hurbiltasuna, gogobetetze-inkestetan Euskaltelen bezeroek gehien balioesten dituzten balioak, nabarmenak dira espazio berri honetan.

Besteak beste, telekomunikazio-gailuen funtzionalitate desberdinak ezagutarazteko zuzeneko erakustaldiak egiten dira topagune berrian. Arreta-postu desberdinak ditu, bezeroen beharren arabera prestatuak: bat bereziki konfigurazio aurreratukoa, bezeroari arreta ematekoa, eta beste bat enpresei arreta ematekoa.

150 metro koadroko azalera du guneak, eta Euskaltelen Bezeroaren Etxea deituriko espazio bat ere badu: kontzeptu berri bat, non bezeroak Euskaltelen zerbitzu guztiak probatu baititzake, 4K deskodetzailea eta Euskaltel Life zerbitzua barne direla.

Topagunea deitu diogun eremuan, hainbat jarduera egiten ditugu : tailerrak, trebakuntza-saioak, merkaturatze berrien aurkezpenak, influencerekiko topaketak, babesletza-jarduerak...

Euskaltel - Komunikazioa
94-4011229
komunikazioa@euskaltel.com