Euskaltel Taldeak Netflixen integratutako ordainketa aurkeztu du Android TBa duten bere 4K deskodetzaileetarako

  • Android TBa duen 4K deskodetzailea garapen hibridoarekin konbinatuz, Taldeko edozein markatan ezar daiteke soluzio berria: Euskaltel, R eta Telecable, eta laster, RACCtel+.
  • Bezeroen % 50ek deskodetzaile horiek instalatuak dituztela amaituko du Euskaltel Taldeak 2018. urtea.

Bilbo, 2018ko abenduak 27. Euskaltel Taldeak Netflixen Carrier billing (fakturan integratutako ordainketa) integratu du Android TBa duten 4K deskodetzaileetan, Vídeo On Demand plataformaren harpidetza- eta ordainketa-prozesua errazteko, faktura bakar baten bidez. Beraz, zerbitzu berri hori eskainiko die konpainiak 4K deskodetzailearen bere erabiltzaile guztiei (merkatuko kuota osoaren % 80tik gora dira gaur egun Espainian).

Konpainiak etengabeko eboluzioan dihardu erabiltzaileen esperientzia errazteko eta hobetzeko, eta digitalizazioa, prozesuen eraginkortasuna eta berrikuntza ditu ardatz nagusi horretarako. Hori dela eta, operadoreak aukera ematen die bere bezeroei eduki-plataformetako erosketak Euskaltel Taldearen bidez egiteko, operadoreak hilero bidaltzen dien fakturara gehituz kostu hori.

Kontsumitzaileei etxerako telekomunikazio-esperientziarik onena helarazteko ahaleginean, Euskaltel Taldeak hobetzen jarraitzen du, eta hitzarmenak egiten merkatuko eragile nagusiekin, bere bezeroei telebista-, WiFi- eta mugikor-zerbitzurik onena eta arretarik onena eskaintzeko. Netflixekin egin dugun bezala, konpainiak hirugarrenen zerbitzu-katalogo zabala eskainiko du laster, eduki-erosketak errazago bideratzeko.

Francisco Arteche Euskaltel Taldeko zuzendari nagusiak honela dio: "Euskaltel Taldeak lanean dihardu erreferentzia teknologiko bihurtzeko. Netflixeko 'billing'aren kudeaketaren bidez, sendotu egin ditugu gure zerbitzu eta prozesu guztietan bezeroari balioa eskaintzeko gure ahalegina eta bezeroa gure jarduera guztien erdi-erdian ipintzeko ahalegina"

Android TBa duten 4k deskodetzaileen operadorerik aurreratuena

Euskaltel Taldea aitzindari da sektoreak bizi duen eraldaketan; hori lortzeko, adi-adi erreparatzen die bezeroen beharrei, eta kontsumitzaileek eskatzen dituzten zerbitzu eta edukiak eskaintzen ditu. Horri esker, Android TBa duen 4K deskodetzailea sartu duen lehenengo operadorea izan da Espainian (2017ko uztailean), eta, hala, OTT edukiak eta zerbitzuak 80.000 etxetara baino gehiagotara azkar eramateko aukera ematen duen plataforma ireki bat osatu du hasiera-hasieratik. Bezeroen % 50ek deskodetzaile horiek instalatuak dituztela amaituko du Euskaltel Taldeak 2018. urtea.

Android TBa duen 4K deskodetzailea garapen hibridoarekin konbinatuz, Taldea osatzen duten edozein marka eta lurraldetan ezar daiteke soluzio berria: Euskaltel, R eta Telecable, eta laster, RACCtel+. Konpainiak, beraz, 2019rako Espainian zabaltzeko duen asmoa indartu du, eta asmo horri azkar, sendo eta eraginkortasunez erantzuteko abantaila estrategiko handia du.

4K deskodetzaileak HDren zehaztasun-mailaren halako lau eskaintzen du irudian, eta Android TBa integratua du gainera; horri esker, Smart TBrik ez duten erabiltzaileek funtzio bakarrean erabil ditzakete guztiak. Horrez gainera, aplikazioak eta jokoak ere instala daitezke (esaterako, Netflix edo YouTube), eta Google Cast ere erabil daiteke, erabiltzaileek aukera izan dezaten edukiak beren mugikorretik telebistara bidaltzeko.

Bestalde, deskodetzaileak 6.000 film, saio eta telesail baino gehiago eskaintzen ditu doan, bai eta zinema-aretoetako azken estreinaldiak ikusteko aukera ere. Gailuari esker, gainera, telesailen eta bestelako saioen 350 ordu graba daitezke hodeian, eta zuzeneko saio bat hasieratik ikusteko, gelditzeko edo kontrolatzeko funtzioa ere badu, bai eta gomendioak emateko eta saiorik aipagarrienak nabarmentzeko funtzioa ere.

"Euskaltel Taldea lanean ari gara beste konpainia aitzindari batzuekin akordio estrategikoak lortzeko, merkatu berrietara zabaltzen eta gure produktu-katalogoa zabaltzen lagunduko baitigute, betiere erabiltzailea hartuz prozesu guztiko ardatz nagusitzat. Deskodetzaile honi esker, hirugarrenen zerbitzu-katalogo zabala eskain dezakegu, eta eduki-erosketak erraztu gure plataformaren bidez. Estrategia horretan sakontzen jarraituko dugu", dio Artechek.

Euskaltel - Komunikazioa
94-4011229
komunikazioa@euskaltel.com