Kevin Rodrigues, Luca Sangalli eta Sara Olaizola Realeko jokalariak, Euskaltelen Irungo dendan

  • Autografoak sinatuko dituzte Irungo Euskaltelen saltokian (Colon pasealekua, 28), 19:00etatik aurrera.
  • Realaren jarraitzaile guztientzako ekintza horretaz gain, esperientziak eta zozketak antolatzen ditu Euskaltelek bere bezeroentzat urtean zehar.

Irun, 2019ko martxoaren 21ean. Kevin Rodrigues, Luca Sangalli eta Sara Olaizola jokalariekin tarte atsegin bat igarotzeko aukera eskaintzen die Euskaltelek Realaren jarraitzaile guztiei, eta, bide batez, hiru jokalari txuri-urdin horiek sinatutako argazki bat eskuratzekoa ere bai, gaur arratsaldean, 19:00etatik aurrera, Euskaltelen Irungo saltokian (Colon pasealekua, 28). Gainera Realaren kamiseta bat zozkatuko da bertaratzen direnen artean.

Euskaltelek, Realaren babesle teknologiko gisa, saltokietan antolatzen dituen ekitaldietako bat izango da gaurkoa.

Euskal telekomunikazio-operadorea Realaren babesle teknologikoa da, Gipuzkoako kirolaren garapen eta sustapenaren alde duen konpromisoaren erakusgarri. Realaren jarraitzaile guztientzako hitzordu horiek antolatzeaz gain, sarrerak zozkatzen ditu bere webgunean, eta zaleentzako ekitaldiak antolatzen ditu futbol-denboraldi osoan, sare sozialen bidez.

Euskaltel - Komunikazioa
94-4011229
komunikazioa@euskaltel.com