Euskaltelek hiru zinema-ekoiztetxe salatu ditu Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren aurrean, bere bezeroen datuak erabili dituelako

Euskaltel pozik, Internet bidezko film-deskargak direla medio ekoiztetxeek jaso duten kontrako epaiagatik

  • Bilboko merkataritza-arloko 2 zenbakiko epaitegiak ezetsi egin du ekoiztetxearen demanda, eta kostuak ordaintzera zigortu du.
  • Euskaltelek uste du bezeroen datuak erabiltzeak Datuak Babesteko Araudia urratu dezakeela, eta, beraz, AEPDri jakinarazi dio.
  • Euskaltel ez da auziak eragin dion operadore bakarra. Beste epaitegi batzuek beste operadore batzuen antzeko eskaerak jaso dituzte. Beraz, zinema-ekoiztetxeek Internet bidezko film-deskargak direla-eta demanda aurkezte horrek berdin-berdin eragin diezaieke estatuko beste telekomunikazio-operadoreen erabiltzaileei ere.
  • Euskaltelen bezeroak izan dira lehen erasanak; izan ere, euskal operadorearen egoitza Bilbon dago, eta Bilboko epaitegiak izan dira estatuko lehenak halako demandei erantzuten lanaren kudeaketa eta banaketa dela eta. Madrilgo epaitegiak, berriz, prozesuaren aurretiko fasean daude oraindik, egoitza estatuko hiriburuan duten operadoreen bezeroen demandak aztertu behar baitituzte.
  • Auzitegiek eskatutako informazioa emateari Euskaltelek uko egin ondoren, Bilboko merkataritza-arloko epaitegiek behartu egin zuten konpainia IPen datuak Epaitegiari entregatzera (Interneteko film baten edukiak partekatu ziren IP horietatik).

Derion, 2019ko ekainaren 28an. Euskaltel Telekomunikazio operadorea pozik agertu da Bilboko merkataritza-arloko 2. epaitegiak emandako epaia dela eta, epai horrek ezetsi egiten baitu She Fighter Ltd ekoiztetxeak Interneteko erabiltzaileen aurka jarritako demanda. "P2P sareetan filmak partekatzea legez kanpoko deskarga" zela iritzita zenbait zinema-ekoiztetxek egindako salaketaren harira erabiltzaile batzuen aurka egin den epaiketaren lehen epaia izan da. Epaitzak ekainaren 25eko data du, eta ez du errekurtsorik onartzen, demanda ezesten du eta ekoiztetxea izendatzen du prozesuko kostuen ordaintzaile.

Euskaltelek adierazi du pozik dagoela epaiarekin, eta jakinarazi du bere bezeroen datuak erabiltzen dituzten ekoiztetxe guztiak salatuko dituela Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren aurrean (AEPD) erabiltzaileek Euskalteli jakinarazi ahala jakinarazpen horiek jaso dituztela. Euskaltel hiru enpresa zinematografiko salatu ditu oraingoz AEPDren aurrean.

Euskaltelek Venice PI LLC zinema-ekoiztetxea salatu zuen lehenik, maiatzaren 20an, bere ustez datuak babesteko araudia urratu zuelako ekoiztetxeak, Euskaltelen bezeroen datuak erabilita.

Gero, ekainaren 7an, Reliance Entertainment Productions LLC ekoiztetxea salatu zuen AEPDren aurrean, eta, hiru egun geroago, ekainaren 10ean, Wind River Productions LLC; kasu guztietan, erabiltzaileen datuak erabiltzeagatik.

Azken salaketa horretan, salatutako gertaerak azter ditzan eta arau-hauste administratiborik izan zen egiazta dezan AEPDri eskatzeaz gain, AEPDri berari erreklamatu dio behin-behineko neurriak har ditzan eta, horrenbestez, ekoiztetxeei agindu diezaien ez bidaltzeko gutun gehiago erabiltzaileei. Salaketa horretan, aurreko bietan bezala, ekoiztetxeek izan dezaketen erantzukizun penala jarri da mahai gainean.

Azken hiletan, Euskaltelen bezero batzuek zinema-ekoiztetxe batzuen mezu elektronikoak jaso dituzte beren helbide elektroniko partikularretan. Mezu horietan, zenbait euro ordaintzeko eskatzen zaie bezeroei: "bide judiziala hastea saihestu nahi bada, ekoiztetxeak horretarako eskubidea du eta".

Euskaltelek uste du litekeena dela ekoiztetxeak bezeroen datuak erabiltzean Datuak Babesteko Araudia urratzea, eta, beraz, AEPDri jakinarazi dio.

Euskaltel ez da auziak eragin dion operadore bakarra

Beste epaitegi batzuek beste operadore batzuen antzeko eskaerak jaso dituzte. Zinema-ekoiztetxeek Internet bidezko film-deskargak direla-eta demanda aurkezte horrek berdin-berdin eragin diezaieke estatuko beste telekomunikazio-operadoreen erabiltzaileei ere. Auzitegi batzuek ebazpen judizialak eman dituzte telekomunikazio-operadoreak behartuz (Euskaltel, kasurako) IP jakin batzuen datuak ematera, zinema-ekoiztetxeek hala eskatuta.

Euskaltelen bezeroak izan dira lehen erasanak; izan ere, euskal operadorearen egoitza Bilbon dago, eta Bilboko epaitegiak izan dira estatuko lehenak halako demandei erantzuten lanaren kudeaketa eta banaketa dela eta. Madrilgo epaitegiak, berriz, prozesuaren aurretiko fasean daude oraindik, egoitza estatuko hiriburuan duten operadoreen bezeroen demandak aztertu behar baitituzte.

Euskalteli dagokionez, Bilboko merkataritza-arloko epaitegiek behartu egin dute operadorea IP batzuen titularren datuak jakinaraztera; zehazki esanda, ekoiztetxeek aipatutako filmak P2P bidez ustez partekatu zituzten IPen datuak ematera.

Operadoreak behin eta berriz uko egin zion Epaitegiari datuak emateari, baina Euskaltelek datuak ez emateko egindako alegazioak ezetsi egin ziren, eta, horrenbestez, Euskaltelek informazio hori epaitegian ematea beste aukerarik ez du izan. Beraz, epaitegiak behartu egin zuen Euskaltel bezeroen datuak ematera, helegitea jartzeko aukerarik utzi gabe, eta, horrenbestez, ekoiztetxearen esku utzi zituen datuok.

Ondoren, epaitegiek helarazitako ukituen helbideak jaso ondoren, ekoiztetxeek gutunak bidali zizkieten erabiltzaileei filmak deskargatzeagatik ordaintzeko eskatuz. Gertaera horiek salatu ditu Euskaltelek, AEPDren aurrean, bere ustez erabiltzaileen datuak erabiltzean urraketa izan delako.

Euskaltel taldeak ez ditu inola ere arau-urratzailetzat hartzen IP helbide horien titularrak, eta ez du baloraziorik egiten erabiltzaileen jardunaren zilegitasunari edo zilegitasun-ezari buruz.

Euskaltelek erabiltzaileei bidalitako jakinarazpena

Euskaltelek erabiltzaileei aholkatzen die ezen, zinema-ekoiztetxe baten mezu elektroniko bat edo gutun bat jasotzen badute jabetza intelektualaren eskubideak direla-eta diru-kopuru bat eskatuz, AEPDri jakinaraz diezaiotela; izan ere, baliteke eskubide-urraketa bat izatea. Jakinarazpen hori egiteko, webgune honetan ezarritako erreklamazio-prozedura erabil daiteke: https://sedeagpd.gob.es/sede-electronica-web/vistas/formNuevaReclamacion/reclamacion.jsf

Gainera, Euskaltelek https://www.euskaltel.com/eu/euskaltelen-erantzuna, helbidea jarri du bere webgunean, bezeroek gai horri buruz dituzten ohiko galderen erantzunak aurkitzeko. Halaber, euskaltelenerantzuna@euskaltel.eus, helbide elektronikoa jarri du bezeroen eskura, horri buruzko zalantzak argitzeko edo argibide gehiago emateko.

Azkenik, Euskaltelek azpimarratu duenez, "gure bezeroen legezko eskubideak zaintzeko lanean jarraitzeko konpromisoarekin jarraituko dugu".

Euskaltel - Komunikazioa
94-4011229
komunikazioa@euskaltel.com