Euskaltelen egoitzan egingo da Gameguneren zuzeneko lehen telebista-programa

  • Programa Twitch plataformaren bidez emango da lehen aldiz, zuzenean; plataforma horrek zerbitzua eskaintzen du bideojokoak streaming bidez zuzenean emateko.
  • Euskal Encounter uztailaren 25etik 28ra izango da, eta hantxe egingo da Gamegune lehiaketaren finala

Derion, 2019ko ekainaren 28an. Bihar, Gamegune TBak zuzenean emango duen lehen telebista-programaren agertokia izango da Euskaltelek Bizkaiko Teknologia Parkean duen egoitza. Bihar, Euskaltelen auditoriumean, zuzeneko telebista-programa bat egingo da 19:00etatik aurrera, Twitch Telebista plataformaren bidez emango dena lehen aldiz; plataforma horrek zerbitzua eskaintzen du bideojokoak streaming bidez zuzenean emateko.

Emanaldi horretan, partnerrak, youtuberrak, programatzaileak, jokalariak eta abar izango dira, kirol elektronikoen komunitateari interesatzen zaizkion gaiak jorratzeko. Beren esperientziari buruz hitz egingo dute, eta Gameguneko lehiaketek izan duten bilakaeraz zer iritzi duten esango. Gainbegiratu orokor bat egingo diote LoL eta CSGO lehiaketen egoerari, eta partiden une gorenak eta taldeen sasoia aztertuko dituzte.

Euskaltelen egoitzatik zuzenean emango den lehen programa hau atariko bat izango da Gamegune lehiaketaren finala dela-eta egingo den saiorako; final hori Euskal Encounterren barruan egingo da, uztailaren 25etik 28ra bitartean. Zaleek zuzenean ikusi ahal izango dute programa, eta parte hartu, helbide honetan: wwww.Twitch.tv/gamegune

Gamegune Euskaltel Konekta fundazioak antolatzen du; kirol elektronikoen Euskadiko lehiaketa zaharrena da, eta gamer komunitatean erreferentzia. Finala Euskal Encounter jendetsuan egingo da, eta bideojokoen zaleak finaleko txartel bat lortzeko lehiatu daitezke.

Lehiaketa honetan parte hartu eta Euskal Encounterreko finalera iritsi nahi duten zale eta jokalari amateurrentzat oso akuilagarriak dira Euskaltel Konekta fundazioak kirol elektronikoen saioak antolatzen daukan eskarmentua (adibidez, Gamegune) eta Circuito Tormentaren parte izateko RIOT etxearekin lortu duen hitzarmena (League of Legends jokoaren garatzailearekin, hain zuzen ere).

Alxshow eta Nebukai jokalari ezagunek aurkeztuko dute zuzeneko telebista-saioa; joko elektronikoetan adituak dira. Eta gonbidatuen artean izango dira, besteak beste, aditu hauek: Manute -League of Legends jokoan espezialista-, Misrra VB -LoL jokoari buruzko youtuberra- eta GemmaTheWay -UBeat kanal espezializatuko programa-aurkezlea-.

Euskaltel - Komunikazioa
94-4011229
komunikazioa@euskaltel.com