Euskaltel Taldeak estrategia komertziala indartu, eta merkatuko eskaintzarik osoena merkaturatu du: 500 mega, dei mugagabeak eta 20 giga mugikorrean, telebista eta telefono finkoa, 19,9 euroren truke

  • Iparraldeko telekomunikazio-talde liderra bezeroei kalitaterik onena eta abiadurarik onena preziorik onenean eskaintzen dien operadore gisa kokatu da merkatuan: "Onenetan onena erdi-prezioaren erdi-prezioan".
  • Taldearen bide-orrian markatutako estrategia komertzialeko beste urrats bat da, merkatuan hazten jarraitzeko.

Bilbon, 2019ko abuztuaren 22an. Euskaltel Taldeak beste mugarri bat ezarri du bezeroei telekomunikazio-zerbitzuetan kalitaterik onena merkatuko preziorik onenean eskaintzeko duen estrategian, eta beste urrats bat egin du José Miguel García kontseilari delegatuak diseinatutako bide-orrian, Euskaltel Taldeak hazkunde errentagarria izan dezan.

Helburu horrekin, une honetan Espainiako telekomunikazio-merkatuan dagoen eskaintzarik osatuena merkaturatu du Euskaltel Taldeak. Iparraldeko telekomunikazio-operadore bateratu liderraren estrategia da "onenetan onena erdi-prezioaren erdi-prezioan" eskaintzea merkatuari.

Estrategia hori gidari, Euskaltel Taldeak eskaintza bat merkaturatu du gaur: bezero berriei 500 megako Interneteko konexioa eskaintzen die, dei mugagabeak eta nabigatzeko 20 giga mugikorrean, telebista eta telefono finkoa (finko eta mugikorretara deitzeko aukerarekin), hilean 19,9 euroko prezioan. Merkatuan dagoen kalitate oneneko eta preziorik oneneko eskaintza.

Eskaintza honen bidez, Euskaltel Taldeak beste pauso bat eman du bezero guztientzako produktu sendo eta baliotsu bat merkaturatzeko, aldi berean bere merkatuetan sendo errotutako markei eutsiz; horixe da, hain zuzen ere, Taldearen bide-orri berriaren zutoin estrategikoetako bat.

Gaur aurkeztutako eskaintza berri honek sei hilabete iraungo du eta 12 hilabeteko iraupen-konpromisoa du. Sustapen paregabe honetaz gainera, bezeroen beharren araberako zerbitzuak kontratatzeko aukera zabala eskainiko da, merkatuko preziorik lehiakorrenean (partikularrentzat, familientzat, ikasleentzat...).

Bi hitzetan, Euskaltel Taldeak -bere bezeroek hobekien baloratutako operadoreak- merkatuan dagoen eskaintzarik osoena merkaturatu du.

Euskaltel - Komunikazioa
94-4011229
komunikazioa@euskaltel.com