Euskaltelek Ikasleak paketea merkaturatu du, 500 megako Internet eta iraupen-konpromisorik gabe

  • Eskaintza honen bidez, hilean 35 edo 39 euro ordaintzearen truke kontratatu daiteke zerbitzua (ez du iraupen-konpromisorik), 200 edo 500 megako abiadurakoa.
  • Eten egin daiteke udako oporretan, eta berriro aktibatu hurrengo ikasturtea hasitakoan.
  • Ikasturtean zehar gurasoen etxetik kanpo pisua eta gastuak ikaskideekin partekatuz bizi diren ikasleentzat berariaz diseinatutako zerbitzua da.

Bilbon, 2019ko abuztuaren 28an. Euskaltelek Ikasleak paketea merkaturatu du. Ikasturtean zehar gurasoen etxetik kanpo bizi diren, eta, askotan, pisua eta gastuak ikaskideekin partekatzen dituzten gazteen beharretara egokitutako eskaintza da.

Interneteko 200 edo 500 megako konexioa eskaintzen du, eta, 500 megako konexioaren kasuan, telebista-paketea ere kontrata daiteke. Ez du iraupen-konpromisorik, eta, gainera, udan doan eten daiteke eta berriro kontratatu ikasle-pisura itzultzean.

Ikasleentzat esklusiboki diseinatu da, eta ikasle-txartela aurkeztu baino ez dute egin behar eskaintzaz baliatzeko.

Sustapen hau soluzio paregabea da ikasleentzat, Interneteko konexio ona behar baitute ikasturtean zehar lanak egiteko, campus birtualetara sartzeko edo etxekoekin harremanetan egoteko. Irailaren 30era arte dago indarrean alta berrientzat sustapen hau.

Hauek dira aukerak:

200 mega, hilean 35 €:

- linea finkorik gabe

- iraupen-konpromisorik gabe

- zerbitzua 3 hilabetez eteteko aukera, doan.

500 mega, hilean 39 €:

- linea finkorik gabe

- iraupen-konpromisorik gabe

- zerbitzua 3 hilabetez eteteko aukera, doan.

500 mega, hilean 42 €:

- linea finkorik gabe

- iraupen-konpromisorik gabe

- zerbitzua 3 hilabetez eteteko aukera, doan.

- 4K deskodetzailea (+Android TBa) eta 80 kanal baino gehiago.

Euskaltel - Komunikazioa
94-4011229
komunikazioa@euskaltel.com