Euskaltel APD Norterekin elkarlanean ari da, euskal enpresei eraldaketa digitalean laguntzeko

  • Euskaltelek hitzarmen bat sinatu du APD Norterekin, negozio-ereduen digitalizazioaren arloko trebakuntza, networking-a eta enpresa-komunitatearen ezagutzak eguneratzea sustatzeko.
  • Euskaltelek eta APD Nortek CEO gosaria egingo dute Iruñean, aztergaitzat harturik Big Data teknologiak eta enpresen garapenean datu-analitikak duen garrantzia.

Derion, 2019ko irailaren 25ean. Euskaltelek hitzarmen bat sinatu du APD Norte erakundearekin batera zenbait topaketa antolatzeko, Euskadin eta Nafarroan trebakuntza, networking-a eta enpresa-komunitatearen ezagutzak eguneratzea sustatzeko.

Besteak beste, azaroan Iruñean egingo diren CEO gosarien jardunaldian parte hartuko du, enpresen artean Big Data bidez negozio-ereduak digitalizatzea sustatzeko. Gainera, dibulgatzaile eta bideratzaile teknologiko gisa, 4.0 industriaz eta enpresen egokitzapenaz duen ikuspegia ere emango du.

Hitzarmen berri honen bidez, eguneratu egiten da enpresaren eta elkartearen arteko konfiantza, bai eta lehendik enpresa-komunitatean -eta, beraz, konpainietan beretan ere- balioa sortzeko ekimenak garatzeko daramaten lankidetza ere.

Ezagutzak trukatzea eta trebakuntza arloko "birziklatzea"

Hitzarmena sinatuta, berretsi egiten du Euskaltelek Euskadiko eta Nafarroako enpresa-ingurunearekin duen konpromisoa, bai eta enpresetan goi-zuzendaritzako lanak egiten dituzten pertsonen ezagutzak, esperientziak eta teknikak trukatzeko APDrekin batera egindako apustua ere. Erakunde pribatu zein publikoetara zabaltzeko moduko helburua.

Euskaltelen ordezkari gisa, José Miguel García kontseilari delegatuak eta David del Campo Euskaltel Taldeko Enpresako Marketin Korporatiboko zuzendariak Fernando Querejeta eta Mikel Madariaga APDko lehendakariarekin eta zuzendari nagusiarekin partekatu dituzte EAEko eta Nafarroako enpresen digitalizazioaren inguruko kezka nagusiak. Gaur egungo egoeran, erabakigarria da aldaketetara azkar egokitzea, teknologia disruptiboak erabiliz, eta enpresen bilakaera produktuak eskaintzetik zerbitzuak eskaintzera aldatzean oinarritzen da; beraz, aldaketa digitala beharrezkoa da enpresa guztietan, haien tamaina edozein dela ere.

Euskaltelen arduradunentzat, eraldaketa hori saihetsezina da; digitalizazioa ezinbestekoa da, ez soilik erreminta gisa, baizik eta kudeaketa-eredu edo ikusmolde gisa. "Euskaltelen helburua da enpresei aukera ematea ezagutzeko nola errazten duen negozioen bilakaera egoera teknologiko berriak, eta, aldi berean, nola behartzen duen negozioak etengabe berrikustera eta birdefinitzera, lehiakortasuna mantentzeko edo hobetzeko", esan du José Miguel Garcíak..

Euskaltel - Komunikazioa
94-4011229
komunikazioa@euskaltel.com