Euskaltelen eskaintza paregabea Black Fridayrako: 200 mega, dei mugagabeak eta 20 giga mugikorrean, eta 4K deskodetzailea duen telebista, 14,9 euroren truke

  • Datorren astelehenean hasi (azaroak 11) eta hilaren bukaerara arte, Euskaltelen bezero berriek 200 mega, dei mugagabeak eta 20 giga dituen mugikorra eta 4K deskodetzailea duen TBa kontratatu ahal izango dituzte hilean 14,9 € ordainduta.
  • Lehendik Euskaltelen bezero direnentzat, KIN KON proposamenean Samsung Galaxy A40 bat sartzen da, 0 €-an, 20 gigako datu-bonu bat kontratatuz gero hilean 8 € bakarrik ordainduta (lehen baino 4 €/hil gutxiago).

Bilbon, 2019ko azaroaren 8an. Euskaltelek erabaki du azaroa handikiro ospatzea, eta datozen asteetan Black Friday-ri ohore egitea bezeroentzat nahiz bezero ez direnentzat pentsatutako eskaintza baten bidez, balio handiagoko produktuak prezio hobean jarrita.

Hala, hilabete honetan Euskaltelen zerbitzuak kontratatzea erabakitzen dutenek ongietorri-sustapen bat izango dute, zeinean konbo edo pakete bat sartzen baita, sei hilabetez, honela osatua: 200 mega, dei mugagabeak eta 20 giga mugikorrean eta 4K deskodetzailea duen TBa, hilean 14,9 € ordainduta.

Mugikor hobeak eta prezio hobeak Euskaltelen bezeroentzat

Euskaltelek bere bezero-zorroan ere pentsatu du Gabonen aurreko denboraldi honetarako eskaintza diseinatzean. Aurten ere, Black Friday fenomenoa da nagusi. Euskaltelen bezeroek orain merkeago kontrata dezakete KIN KON proposamena, eta prestazio handiagoko terminalak eskura ditzakete. Hala, KIN eskaintzarekin, 10 gigako aparteko datu-bonua kontratatzean, hilean 6 € ordainduta, bezeroak XIAOMI Redmi 7 smartphone bat lortuko du 0 euroan; mugikor horrek aurreko sustapenekoak baino pantaila handiagoa du (6,26?), bateria iraunkorragoa eta memoria handiagoa (64 giga).

Bestalde, KON eskaintzarekin, kasu honetan hilean 8 € ordainduta (lehen baino 4 €/hil gutxiago), 20 gigako aparteko datu-bonu bat eskaintzen da, eta, 0 euroan, Samsung Galaxy A40 bat, atzeko kamera bikoitza duena, 25 megapixeleko selfie-kamera eta 64 gigako memoria.

Era berean, aparteko gigarik (datu-bonoak) behar ez duten bezeroek aparte eros ditzakete terminal horiek, hilean euro bat merkeago: Xiaomi telefonoa hilean 5 € ordainduta, eta Samsung telefonoa hilean 7 € ordainduta. Kasu guztietan, Euskaltelen bezeroentzako eskaintza esklusiboak dira, eta 24 hilabete irauteko konpromisoari lotuta daude.

Google Home edo Lenovo tableta opari, telebistako aukeretan

Euskaltelen Black Friday sustapenean sartzen da, halaber, bezeroak opari izatea Google Home laguntzaile birtual bat edo Lenovo tablet bat, Euskaltelen telebista osoko aukerara pasatzen bada hilean 6 € gehiago ordainduta edo telebistako paketeren bat kontratatzen badu hilean 5 € gehiago ordainduta.

Euskaltel - Komunikazioa
94-4011229
komunikazioa@euskaltel.com