Euskaltelek Lagun Plana plazaratu du, bezeroak Euskaltel markaren enbaxadore eta preskriptore izan daitezen

  • Bezeroak gonbidatzen ditu Euskaltelen zerbitzuak lagunei eta senitartekoei gomendatzera, deskontuen truke.
  • Euskaltelen bezero egiten den lagun bakoitzeko, preskriptoreak hilean 10 €-ko deskontua izango du fakturan, 5 hilabetez: guztira 50 €.
  • Operadoreak https://planamigo.euskaltel.com/eu/ https://planamigo.euskaltel.com/eu/ mikrositea sortu du, eta horren bidez egin daiteke gomendio-prozedura osoa.

Bilbon, 2019ko azaroaren 25ean. Euskaltelek Lagun Plana plazaratu du, bere bezeroak protagonista bihurtzeko asmoz. Izan ere, askotan, Euskaltel markaren preskriptore eta enbaxadore gisa aritzen dira bezeroak, lagunei, ezagunei eta senideei Euskaltelen telekomunikazio-zerbitzuak kontratatzeko gomendioa egiten baitiete.

Operatibo erraz batekin, bezeroak lagunak gonbida ditzake, mikrosite honetan sartuta: Lagun plana https://planamigo.euskaltel.com/eu/ . Gonbidatua erregistratu ondoren, kezkatu beharrik ez du; izan ere, prozesuaren gainerako atalez Euskalteleko profesionalak arduratzen dira. Pertsona gonbidatua bezero gisa aktibatzen bada, haren preskriptoreak 50 euroko deskontua jasoko du hurrengo bost fakturetan, alegia, 10 euro hilean, bost hilabetez.

Bezeroak lagun asko gonbidatzera animatzen ditu programak, horrela deskontu gehiago pilatuko baititu. Bost lagun ekartzen baditu, hileko fakturan 50 euroko deskontua aplikatuko zaio, hau da, 250 euroko aurrezkia, elkarren segidako bost fakturatan banatuta.

Lagun Planarekin, Euskaltelek bezeroak saritu nahi ditu konpainian duten konfiantzagatik, fakturan aurrezteko pizgarrien bidez, lagunei, ezagunei eta senideei Euskaltelen telekomunikazio-zerbitzuak kontratatzea gomendatzen badiete.

Euskaltel - Komunikazioa
94-4011229
komunikazioa@euskaltel.com