Baldintza berriekin, nabarmen murriztuko ditu kostuak operadoreak

Euskaltel Taldeak Teléfonicarekin Asturiasen duen mugikorreko handizkako akordioa berritu eta hobetu du

  • Akordio horren bidez, beste urrats bat egin du Euskaltel Taldeak, zeinaren parte baita Telecable, bere ibilbide-orrian ezarritako helburuetan.

Bilbao, 2019ko abenduaren 16an. Euskaltel Taldeak berritu egin du handizkako akordioa, zeinak aukera ematen baitio Telecableri Telefónicaren sarea erabiliz mugikor-zerbitzuak emateko bere bezeroei; halaber ematen dio aukera telekomunikazio-zerbitzu eta -produkturik aurreratuenak eskaintzeko bere bezeroei. Telecable Euskaltel Taldeko kide denez, baldintza-berritze horrek Euskaltel Taldearen ibilbide-orriko helburuak lortzen laguntzen du.

Akordioa onuragarria da bi aldeentzat, Telecablek Telefónicarekin duen mugikorren arloko handizkako akordioa berritu eta hobetzen baitu: akordioan jasotako konpromisoak indartu egiten ditu, eta aukera ematen dio Telecableri gaur egungo teknologietan sartzeko jatorrizko akordioaren egiturari eutsiz eta baldintza batzuetan hobekuntzak eginez.

Gainera, Euskaltel Taldeak kostuak nabarmen aurreztuko ditu, datu mugikorretarako handizkari-prezio iraunkorra bermatzen baitu. Hala, Telecablek saihestu egiten du gehiegizko gainkostu handiak bere gain hartu beharra bezeroen kontsumoa, merkatuko joerekin bat, nabarmen handitzen delako.

Euskaltel - Komunikazioa
94-4011229
komunikazioa@euskaltel.com