Akzioko 0,14 euro gordineko konturako dibidendua

Euskaltel Taldeak 25 milioi euro banatuko dizkie bihar akziodunei

  • Konturako dibidenduaren banaketa 2019ko urriaren 29an onartu zuen Euskaltel Taldearen Administrazio Kontseiluak.
  • Euskaltel Taldea IBEX MEDIUM CAP® indizean sartu izanak erakusten du Euskaltelek portaera ona izan duela burtsan 2019an; hain zuzen ere, haren merkatu-kapitalizazioa % 30 baino gehiago hazi da aurtengo ekitaldian.

Bilbon, 2020ko otsailaren 4an. Euskaltel Taldeak 25 milioi euro banatuko dizkie akziodunei bihar, otsailak 5, konturako dibidenduaren kontzeptuan: akzio bakoitzeko, 0,14 euro gordin.

Konturako dibidenduen banaketa 2019ko urriaren 29an erabaki zuen Euskaltel Taldearen Administrazio Kontseiluak.

Dibidenduak banatzen diren laugarren urtea da, jarraian, 2015ean konpainia Burtsara atera zenetik. Era berean, dibidendu-banaketa horrek erakusten du konpainiak konpromisoa hartzen duela akziodunari ordaintzeko politika jasangarriari eusteko.

2020an egitekoa den Akziodunen Batzar Orokorrean erabakiko da, Administrazio Kontseiluak proposatuta, zenbatekoa izango den 2019ko konturako azken dibidendua.

Konpainiak oso finantza-emaitza positiboak lortu zituen 2019ko hirugarren hiruhilekoan. EBITDA eta kutxa-sorkuntza, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, +% 2,8 eta +% 8,1 hazi zen, eta horrek bideratu zuen urteko diru-sarreretan eta EBITDAn hazkunde positiboa izatea laugarren hiruhilekoan.

Finantza-merkatuek aitortu dute konpainiaren bilakaera positiboa, eta Euskaltelen akzioaren prezioa % 30 baino gehiago igo zen 2019an: ia hiru aldiz gehiago Espainiako merkatuko erreferentzia-indizea baino. Ondorioz, 2019ko abenduan, Ibex Medium Cap-en onartu zuten Euskaltel -Ibex 35etik kanpoko Espainiako balore-merkatuko 20 enpresa adierazgarrienak biltzen ditu Ibex Medium Cap-ek-.

Euskaltel - Komunikazioa
94-4011229
komunikazioa@euskaltel.com