Euskaltelek eskaintza iraultzaile bat merkaturatu du: telefonia finkoa, mugikorra giga-kopuru hirukoitzarekin, Internet abiadura bikoitzarekin, eta TBa 4K deskodetzailearekin, 19 euroan

  • Gainera, OSOA Infinitiy merkaturatu du eskaintza berrian, mugikorrean giga-kopuru mugagabea izan nahi duten erabiltzaileen beharrei erantzuteko.
  • Online kanalaren bidez egiten diren kontratazio esklusiboek bigarren linea doan eta hori ere giga mugagabeekin izango dute 24 hilabetez. Eta pakete batzuetan, 500 mega ere izango dituzte.
  • Gainera, beste abantaila bat du bigarren mugikor-linea bat kontratatzeak: bezeroak Samsung Galaxy A20e terminal bat lor dezake 0 euroan.
  • Dagoeneko bezero direnek tarifa berriak izango dituzte linea gehigarrietan, eta Samsung terminalak 0 €-an.

Derion, 2020ko irailaren 2an. Uda amaitu eta kanpaina berria hastearekin bat, sustapen berri bat merkaturatu du Euskaltelek, merkatuko preziorik lehiakorrenean: play laukoitza 19 euroan, hiru hilabetez; eta, gainera, abiadura bikoitza banda zabalean eta datu-kopuru hirukoitza mugikorrean, urtebetez.

Hala, sustapenari heltzen dioten bezeroek zerbitzu hauek guztiak izango dituzte: telefonia finkoa, TBa 4K deskodetzailearekin, banda zabala -abiadura bikoitza urtebetez (100 Mb/s beharrean, 200 Mb/s)-, eta telefonia mugikorra -giga-kopuru hirukoitza, urtebetez baita ere (10 giga beharrean, 30 giga)-.

Sustapen honekin, Euskaltel Taldeak bere konpromisoari eusten dio: telekomunikazioen kalitaterik onena eskaintzea merkatuko preziorik lehiakorrenetan.

Gainera, eskaintza berrian, OSOA Infinitiy merkaturatu du, giga-kopuru mugagabea eskaintzen duen produkturik osatuena. Produktu berria merkaturatzeko, sustapen bikaina prestatu du online kanalaren bidez egiten diren kontratazio esklusiboetarako: linea nagusian giga mugagabeak dituztelarik, bigarren linean ere giga mugagabeak izango dituzte bezeroek 24 hilabetez.

Hala, gehien eskatzen diren lau telekomunikazio-zerbitzuak bildu ditu Euskaltelek -telefonia finkoa, 100 megako Internet, mugikorra 10 gigarekin eta Aisia TBa 4K Android deskodetzailearekin-, merkatuko paketerik merkeenean: 53 euroko behin betiko prezioa, eta 19 euroko sustapena hiru hilabetez alta berrietarako; eta, gainera, lehenengo urtean, 500 megako Internet eta 30 giga opari mugikorrean.

Halaber, beste sustapen bat ere merkaturatu du Euskaltelek jada Taldeko bezero direnentzat, linea gehigarrien kontratazioari lotua: Samsung A31s terminal bat 0 €/hil ordainduta, Mugagabeak + 10 GB-ko tarifa berria kontratatzean.

Eskaintza honen bidez, Euskaltelek pauso bat eman dute bezero guztientzako produktu sendo eta baliotsu bat merkaturatzeko; horixe da, hain zuzen ere, konpainiaren zutoin estrategikoetako bat.

Euskaltel - Komunikazioa

komunikazioa@euskaltel.com