• Sustapen hau urtarrilaren 7ra arte egongo da indarrean, eta giga estren bonuak 30 egun iraungo du aktibatzen den egunetik hasita.

Bilbon, 2020ko abenduaren 17an. Eguberrietan komunikazioak gehiago errazteko eta bezeroen konfiantza eskertzeko, Euskaltelek giga mugagabeak oparituko dizkie egun horietan. Sustapena banda zabala eta mugikorra duten bezeroentzat bakarrik da; bezeroak bere mugikor-linea guztietan aktiba ditzake giga mugagabeak, eta 30 egunez erabili, aktibatzen dituen egunetik kontatzen hasita.

Opari esklusibo hau automatikoki aktibatu daiteke, eta ez du iraupen-konpromisorik. Aktibatzeko, bezeroak Euskaltelen aplikazioan edo operadorearen webguneko bezeroen gunean sartu behar du.

Sustapen hau urtarrilaren 7ra egongo da indarrean, eta 30 egunez erabili ahal izango da giga estren bonua, linea guztietan, aktibatzen den egunetik kontatzen hasita. 30 egun horiek igarotakoan, automatikoki emango zaio baja, bezeroak ezer egin beharrik gabe.

Eguberrietako opari honekin, banda zabaleko Internet eta mugikorra duten Euskaltelen bezeroek aukera izango dute datuak amaitzeko beldurrik gabe konektatzeko eta nabigatzeko, edonon daudela ere; izan ere, bonu hori kontsumituko da lehenik, eta, hala, kontratatuak dituzten datuak oparia agortzen denerako izango dituzte.

Euskaltelek sustapen eta opari esklusiboak eskaintzen jarraitzen du, bere bezeroak Eguberrietan beren senideekin harremanetan egoteko aukera izan dezaten. Hain zuzen ere, hori da behar nagusietako bat aurten, familia-ospakizunak mugatuta baititugu pertsona-kopuruari eta ordutegiari dagokienez. Euskaltelen ekimen honi esker, bermatuak dauzkagu ingurukoekin egin nahi ditugun bideo-deiak eta haiei bidali nahi dizkiegun mezuak. Izan ere, gauza handia da datu mugagabeak izateak ematen duen lasaitasuna.

Sustapen honekin, Euskaltelek bere konpromisoari eusten dio: telekomunikazioen kalitaterik onena eskaintzea merkatuko baldintzarik onenetan. Hala, Euskaltelek beste urrats bat egiten du bere helbururantz: produktu sendo bat merkaturatzea, bezeroentzako eskaintza baliagarri batekin. Helburu hori, hain zuzen ere, konpainiaren estrategiaren oinarrietako bat da.

Euskaltel - Komunikazioa

komunikazioa@euskaltel.com