• Hitzarmen horren bidez, Euskaltel da klubaren babesle ofiziala eta telekomunikazio-hornitzailea.
  • Bi ordezkari nagusiak izan dira bileran: Isabel Iturbe, RETAbet Bilbao Basket-eko lehendakaria, eta Xabier Iturbe, Euskalteleko lehendakaria. Bertan izan dira Pedja Savovic klubeko zuzendari nagusiarekin batera.

Bilbon, 2021eko urtarrilaren 25ean. Euskaltelek eta RETAbet Bilbao Basket-ek babes-hitzarmena berritu dute gaur goizean 2020-2021 denboraldirako. Hitzarmen horren bidez, Euskaltel da Bilbao Basket-en babesle ofiziala eta telekomunikazio-hornitzailea, eta, gainera, kirola eta hura definitzen duten balioak sustatuko ditu harekin batera.

Bi ordezkari nagusiak izan dira bileran: Isabel Iturbe, RETAbet Bilbao Basket-eko lehendakaria, eta Xabier Iturbe, Euskalteleko lehendakaria. Biek adierazi dute konpromisoari eta bi erakundeen arteko loturei eusteko borondatea.

Elkarteko lehendakari Isabel Iturbe pozik agertu da hitzarmena berritzeagatik. "Euskaltelek, sortu zenetik, etengabe jarraitu du hazten eta eboluzionatzen, eta pozten gara halako erakunde batekin lanean jarraitzeaz. Badakigu ez dela unerik onena, eta eskertzen dugu ahalegina. Hala, argi erakusten du Euskaltelek kirolaren aldeko eta lurraldeko erakundeekin lan egitearen aldeko apustua".

Xabier Iturbek, bestalde, duela 7 urte sortu zen aliantza honen balioa nabarmendu du. "Klub honen eta kirol honen alde egin genuen apustua ez da aldatu, ezta ibilbideko unerik zailenetan ere; izan ere, uste dugu proiektu honen arrakasta ez dela neurtzen kirol-arrakasten edo -emaitzen edo saskibaloiaren munduaren inguruabarren arabera soilik. Bilbao Basket babesten dugu, lurralde honetako proiektu bat delako, eta oinarri sozial handi baten eta beste talde eta kirol batzuetarako eredu eta erreferentzia diren zaleen babesari esker sortu eta indartu delako".

Hala, Euskaltelek eta RETAbet Bilbao Basket-ek aurten ere sinatu dute beren aliantza, nahiz eta egoera zailok eragina duten kirola normal egiteko aukeran eta beltzez jantzitakoei gertutik jarraitzen dieten zaleak Miribillako pabilioian egoteko aukeran. "Egoera honek gure loturak indartzeko balio du, hain zuzen. Elkarrekin, gure bezeroei eta Basket gustuko duten jarraitzaileei zuzendutako ekintza eta esperientziak martxan jartzen jarraitzea espero dugu; izan ere, krisi honetan zerbait ikasi badugu, hauxe da: indartuta aterako gara", esan du Xabier Iturbek.

Euskaltel - Komunikazioa

komunikazioa@euskaltel.com