• Osoa Infinityk, zeinak Netflix barne hartzen baitu, Netflix HD eta WiFi Mesh zerbitzu berria eskaintzen ditu, linea nagusian giga-kopuru mugagabea, 500 megako Internet, 4K deskodetzailea duen telebista eta finkoa kontratatuta. Eta hori guztia hilean 19 € bakarrik ordainduta, lau hilabetez.
  • Osoa Infinityren edozein modalitate daukaten edo kontratatzen duten bezero guztiek Netflix Fan paketea izango dute opari lau hilabetez; horri esker, Netflixeko eduki guztiak ikusteko aukera izango dute, eta hilean 10 GB estra izango dituzte mugikorrean.
  • Gainera, WiFi Mesh zerbitzu berritzailearekin, Euskaltelen bezeroek % 100eko wifi-estaldura izango dute etxean, abiadura handiagoa wifi-konexioan, eta egonkortasun handiagoa etxeko gailu guztietan.
  • Osoa Infinityrekin, linea mugikor gehigarrietako tarifarik onenak izango dituzte, hilean 8 € bakarrik ordainduta.

Bilbo, 2021eko urtarrilak 22. Eskaintzari prestazio berriak gehituz eta merkatuko preziorik lehiakorrenari eutsiz hasi du urtea Euskaltelek. Osoa Infinity paketeak abantaila berri eta esklusiboak eskaintzen dizkie onenaz gozatu nahi duten bezeroei.

Orain, Netflix barne hartzen duen Osoa Infinity berriarekin, Euskaltelera etortzen diren eta lau produktu eta mugikorrean giga mugagabeak kontratatzen dituzten bezeroek abantaila hauek izango dituzte: Netflixeko harpidetza, HD modalitatean, eta, berrikuntza gisa, WiFi Mesh zerbitzu berria. Eta hori guztia hilean 19 € bakarrik ordainduta, lau hilabetez.

Osoa Infinity berriarekin, Euskaltelek kalitaterik onena eskaintzen du, bezeroaren esperientzia ahalik eta gehien zainduz, eskaintza erraz batekin behar duen guztia emanez.

Osoaren modalitate berria: Osoa Infinity Netflix-ekin

Bezeroentzako duen telebista-eskaintza handia osatzeko, Netflix HD eskaintzen die, Netflix bi pantailatan aldi berean ikusi ahal izateko.

Hala, banda zabaleko bezeroek Netflixek eskaintzen dituen entretenimendu-edukien sorta zabalaz gozatzeko aukera izango dute (telesailak, filmak, dokumentalak eta haurrentzako tituluak), edozein gailutatik sartuta.

Gainera, Euskaltelen TBaren Android 4K deskodetzailearekin, Netflix ikusteko aski da urruneko aginteko Netflix botoia sakatzea.

Orain, Osoa Infinityrekin, Netflix Fan opari, bezero berrientzat nahiz lehendik bezero direnentzat

Osoa Infinity konbinatuetako edozein duten Euskaltelen bezero guztiek, bai eta Osoa Infinity paketeetako edozein kontratatzen duten bezero berriek ere, Netflix Fan opari jasoko dute lau hilabetez, eta 10 GB gehiago bezeroak aukeratzen duen mugikor-linean edo datuen SIM berri batean, mugikor-tarifakoak ez kontsumitzeko.

Netflix Fan opari jasoko dute, halaber, lehendik Euskaltelen bezero izanik Osoa Infinityra aldatzen diren bezeroek.

Wifi-estaldura handiagoa eta abiadura handiagoa etxean WiFi Mesh-ekin

Eta, orain, Euskaltelek are gehiago hobetu ditu bere prestazioak, eta eskaintzari beste itzuli bat eman dio zerbitzu berritzaile batekin: Wifi Mesh WiFi Meshekin, bezeroak wifi-konexio onena izango du etxean, eta erabateko estaldura izango du, etxeko gela guztietan wifia edukitzeko behar diren WiFi Mesh kaxa guztiak jarriko baititu. Gaur egun, WiFi Mesh da wifi-teknologiarik aurreratuena eta indartsuena, eta % 100eko estaldura lortzen du etxebizitza osoan. Gainera, WiFi Meshekin askoz abiadura handiagoak lortzen dira wifian beste gailu batzuekin baino, hala nola PLCekin edo errepikagailuekin, eta seinale egonkorragoa.

Gainera, Euskaltelek aukera ematen du wifi-sarea bere aplikaziotik kudeatzeko, hala wifi-sarearen izena kontsultatzeko eta aldatzeko, pasahitza berrezartzeko, sarera konektatuta dauden gailuak kontsultatzeko, gailuen nabigazioa baimendu edo blokeatzeko, eta sarearen diagnostiko automatiko bat egiteko, arazoak detektatu eta berehala konpontzeko.

WiFi Meshekin, Euskaltelen bezeroak % 100eko wifi-estaldura izango du etxean, abiadura handiagoa wifi-konexioan, eta egonkortasun handiagoa etxeko gailu guztietan.

Tarifa onenak mugikor-linea gehigarrietan

Halaber, Euskaltelek hobekuntza handia eskaintzen du Osoa Infinityn linea nagusiarekin batera kontratatu nahi diren mugikorren tarifa gehigarrietan. Osoa Infinityrekin, 30 gigako lehen linea gehigarria hilean 8 € bakarrik ordainduta kontrata daiteke 24 hilabetez.

Eskaintza honen bidez, Euskaltelek pauso bat eman du bezero guztientzako produktu sendo eta baliotsu bat merkaturatzeko, horixe baita konpainiaren zutoin estrategikoetako bat, eta merkatuko preziorik lehiakorrenekin telekomunikazio-kalitate onena eskaintzeko konpromisoa du.

"I-rekin, Infinity bezala"

Osoa Infinityren iragarkian -zeina ikusgarria baita eta umore-ukitua baitu, ohi bezala- Easo abesbatza entzutetsua da protagonista: Bigi Bigi kantatzen du, Boga Bogaren jatorrizko letra egokituta. Kanpainaren oinarria hau da: "I-rekin, Infinity bezala". Hain zuzen, "Infinity bazara, antzeman egingo zaizu, i-rekin hitz egingo baituzu" ideia nabarmentzea da asmoa. Iragarki guztietan, protagonistek "i"-rekin hitz egiten eta abesten dute, Osoa Infinitykoak direlako, eta komunitate horrekin, ideia horrekin eta Euskaltelen zerbitzu-kontzeptuarekin bat egiteak dena aldatzen duelako, baita hitz egiteko modua ere.

Euskaltel - Komunikazioa

komunikazioa@euskaltel.com