25 milioi euro ordainduko dizkie akziodunei

  • Konturako dibidenduaren banaketa 2019ko abenduaren 15ean onartu zuen Euskaltel Taldearen Administrazio Kontseiluak.
  • Otsailaren 1ean, Euskaltel IBEX TOP DIVIDENDO® indizean sartu zen Euskaltel, enpresaren errentagarritasun onaren adierazgarri.
  • IBEX TOP DIVIDENDO® indizean sartzea burtsako jarduerako beste mugarri bat da Euskaltelentzat, 2020ko ekainean FTSE4Good IBEXen eta 2019ko abenduan IBEX MEDIUM CAPen sartzearen parekoa.

Bilbon, 2021eko otsailaren 11n. Euskaltel Taldeak 2020ko ekitaldiaren emaitzen konturako dibidendua ordainduko du bihar, otsailak 12: 0,14 euro zirkulazioan dagoen eta dibidendua jasotzeko eskubidea duen akzio bakoitzeko.

Operadoreak 25 milioi euro ordainduko dizkie akziodunei, guztira, konturako dibidendu horren kontzeptuan. Konturako dibidenduen banaketa 2020ko abenduaren 15ean erabaki zuen Euskaltel Taldearen Administrazio Kontseiluak.

Dibidenduak banatzen diren bosgarren urtea da jarraian, 2015ean konpainia Burtsara atera zenetik. Era berean, dibidendu-banaketa horrek erakusten du Taldeak konpromisoa duela errentagarritasunarekin eta inbertitzaileentzako balioa sortzearekin.

2021ean egitekoa den Akziodunen Batzar Orokorrean erabakiko da, Administrazio Kontseiluak proposatuta, zenbatekoa izango den 2020ko konturako azken dibidendua.

Kontuan hartu behar da otsailaren 1ean IBEX TOP DIVIDENDO® indizean sartu zela Euskaltel, IBEX TOP DIVIDENDO® indizearen aholku-batzorde teknikoak urtarrilaren 26an egindako ohiko berrikuspenaren ondoren, IBEX Indizeak Osatzeko eta Kalkulatzeko Arau Teknikoak kontuan hartuta.

Euskaltelen errentagarritasun onaren erakusgarri da erabaki hori; hain zuzen, bere dibidenduen politika berretsi du aurten ere konpainiak, urteko emaitza sendoen ondorioz. Iazko urriaren 27an, 2020ko hirugarren hiruhilekoko emaitzak argitaratu zituen Euskaltelek: 20.000 bezero berri baino gehiago gehitu zituen orduan, Virgin telco markaren bidez estatuan hedatzeko estrategiak lortutako arrakastari esker. Enpresak iragarri zuen hiruhileko hartan diru-sarrerak % 1,8 hazi zirela, aurreko urteko epe berarekin alderatuta, eta zor garbia, berriz, % 3,6 murriztu.

Dibidenduko errentagarritasun handiena duten IBEX 35eko, IBEX Medium Capeko edo IBEX Small Capeko25 balioek osatzen dute IBEX TOP DIVENDO®, dibidendu-ordainketen gutxienez 2 urteko historia aurkezten badute, betiere. Osagaien haztapena azken 12 hilabeteetan ordaindutako ohiko dibidendu gordinen arabera ezartzen da, eta kapital flotagarriak eta likideziak doitzen dute, gehienez ere % 10eko haztapenarekin.

FTSE4Good IBEX indizea

IBEX TOP DIVIDENDO indizean sartzeari joan den ekainaren 22an Burtsako FTSE4Good IBEX jasangarritasun-indizean sartu izana gehitu behar zaio. Munduko jasangarritasun-indize entzutetsuenetako bat da hori, eta erantzukizun sozial korporatiboko jardunbideetan aitzindari diren Espainiako konpainiak identifikatzen ditu. Inbertitzaileei ingurumen-, gizarte- eta gobernu-arloko jardunbide onenak betetzen dituzten enpresei buruzko informazioa emateko diseinatuta dago.

Aintzatespen garrantzitsua da 2020ko ekainean FTSE4Good IBEX burtsa-indizean sartzea, eta gobernu korporatiboaren eta jasangarritasunaren arloko jardunbide egokiak Taldearen kudeaketan sartzeko eta jardunbide horiek bere balioekin bat etortzeko Euskaltelek egindako ahaleginaren emaitza da.

IBEX MEDIUM CAP® indizea

Bestalde, 2019ko abenduaren 23an, IBEX MEDIUM CAP® indizean sartu zen Euskaltel. Hala, kapital flotagarriak doitutako kapitalizazio handiena duten eta eskatutako likidezia-ratioak betetzen dituzten 20 enpresa kotizatuetako bat izatera pasatu zen, Ibex 35eko balioak alde batera utzita.

Euskaltel - Komunikazioa

komunikazioa@euskaltel.com