Akzioko 0,17 euro gordineko dibidendu osagarriari dagokio

  • Euskaltelek banatuko duen dibidendua 55 milioi eurokoa da; horrek esan nahi du errentagarritasuna, dibidenduko, % 2,8koa dela.
  • Akziodunen Ohiko Batzar Orokorrean, 2021eko ekainaren 2an modu telematikoan egindakoan, onartu zen dibidendu osagarri hau banatzea.

2021eko ekainaren 16an. Euskaltel Taldeak, bihar, ekainaren 17an, 30 milioi euroko dibidendu osagarria banatuko du; zirkulazioan den eta jasotzeko eskubidea duen akzio bakoitzeko 0,17 euro gordin.

Akziodunen Ohiko Batzar Orokorrean, ekainaren 2an modu telematikoan egindakoan, onartu zen 2020ko abenduaren 31n itxitako ekitaldiari dagokion dibidendu osagarri hau banatzea.

2020ko emaitzen kargura akziodunei banatuko zaien azken dibidendua akzioko 0,31 eurokoa izango da. Horrek zera esan nahi du: Euskaltelek guztira banatuko duen dibidendua 55 milioikoa dela, eta errentagarritasuna, dibidenduko, % 2,8koa.

Gogoratu behar da Euskaltelen Administrazio Kontseiluak Konpainiako akziodunen artean 0,14 euro gordin banatzea onartu zuela 2020ko abenduan, kobratzeko eskubidea duen eta zirkulazioan dagoen akzio bakoitzeko, 2020ko ekitaldiko emaitzen kontura; operazio hori 2020ko otsailaren 12an gauzatu zen.

2015ean Burtsara atera zenetik, konpainiak dibidendua banatzen duen bosgarren urtea da jarraian. Era berean, dibidendu-banaketa horrek erakusten du Taldeak betetzen dituela akziodunekin dituen konpromisoak, eta inbertitzaileentzat balioa sortzeko helburuak indartzen ditu.

Dibidendu-banaketa hori 2020ari dagokio; ekitaldian nabarmen eragin zuen Virgin telco markaren bidez konpainiak estatu mailan izan zuen hedapen arrakastatsuak, eta gaur egun 115.000 bezero baino gehiago ditu. Era berean, konpainiak asmo handiko proiektu bat iragarri du bere zuntz bidezko kable-sarea eguneratzeko. Dagoeneko 45.000 etxetara baino gehiagotara heldu da zuntz bidezko sare hori. Hedapen- eta inbertsio-proiektu handiak egiten diren bitartean akziodunei dibidenduak banatuz balioa sortzeko konpromisoak erakusten du proiektu sendoa dela Euskaltelena. Hala, konpainiak 79 milioi euroko irabazi errekorra lortu zuen 2020ko ekitaldian, eta 165 milioi euroko kutxa operatiboa sortu zuen.

Aintzatespena Euskaltelen errentagarritasunari

Kontuan hartu behar da otsailaren 1ean IBEX TOP DIVIDENDOŽ indizean sartu zela Euskaltel, IBEX TOP DIVIDENDOŽ indizearen aholku-batzorde teknikoak urtarrilaren 26an egindako ohiko berrikuspenaren ondoren, IBEX Indizeak Osatzeko eta Kalkulatzeko Arau Teknikoak kontuan hartuta.

Euskaltelen errentagarritasun onaren erakusgarri da erabaki hori; hain zuzen, bere dibidenduen politika berretsi du aurten ere konpainiak, urteko emaitza sendoen ondorioz.

Dibidenduko errentagarritasun handiena duten IBEX 35eko, IBEX Medium Capeko edo IBEX Small Capeko25 balioek osatzen dute IBEX TOP DIVENDOŽ, dibidendu-ordainketen gutxienez 2 urteko historia aurkezten badute, betiere. Osagaien haztapena azken 12 hilabeteetan ordaindutako ohiko dibidendu gordinen arabera ezartzen da, eta kapital flotagarriak eta likideziak doitzen dute, gehienez ere % 10eko haztapenarekin.

Euskaltel - Komunikazioa

komunikazioa@euskaltel.com