• Babesletza-lanarekin batera, Euskaltelek soluzio teknologikoak eskainiko dizkie antolatzaileei aurtengo edizioaren erronkei aurre egiten laguntzeko: Interneteko konexio simetrikoa, segundoko 1 Gb-ekoa, eta hodeiko erabilgarritasun handiko ostatatzea webgunearentzat eta onlineko dendarentzat, guztira 2.000 Tb-ekoa (2.000.000 Gb).
  • Landakoko eremuan ere bere standa izango du Euskaltelek, eta, han, erabiltzaileei beren mugikorrak euskaraz konfiguratzen lagunduko die.

Durangon, 2021eko abenduaren 2an. Teknologia berriak kulturarekin eta euskararekin lotzeko konpromisoa hartuta, 56. Durangoko Azokan ere parte hartuko du Euskaltelek, bi erronkarekin: batetik, konexio hobea eskaintzea zuntz-teknologia aurreratuenaren bidez, eta, bestetik, euskararen erabilera sustatzea, mugikorrak euskaraz konfiguratzen lagunduz.

Durangoko Azoka abenduaren 3tik 8ra egingo da, "baDA!" lelopean. Bi modalitate izango ditu, aurrez aurrekoa eta digitala, eta, beraz, stand fisikoak eta onlineko denda izango ditu. Landakoko gunean bere standa jarriko du Euskaltelek, eta, han, erabiltzaileei beren mugikorrak euskaraz konfiguratzen lagunduko die.

Gainera, edizio honetan funtzionamendu eta konektibitate onak bermatzeko, azokako telekomunikazio-zerbitzu guztien hornitzaile ofiziala izango da Euskaltel, babesle-lana egitearekin batera. Telekomunikazioen euskal operadoreak abiadura, kalitate eta segurtasun handia jarri du antolatzaileen eskura, segundoko 1 Gb-eko Interneteko konexio simetriko baten eta 600 Mb/s-ko beste 15 konexioren bidez.

Horrez gain, erabilgarritasun handiko hodeiko ostatatze-zerbitzua (hosting) ere emango du Azokaren webgunerako eta onlineko dendarako. Guztira 2.000 Tb-eko banda-zabalera eskainiko du (2.000.000 Gb), zeina gai baita orri bakoitzean aldi berean 10.000 eskaera jasateko. Azkenik, ia 4 km zuntz optiko ere hedatu ditu Euskaltelek Landako eta Plateruena espazio fisikoetan, streaming bidez igorriko diren eduki eta kontzertuetan kalitate ezin hobea bermatzeko.

Euskararekiko eta euskal kulturarekiko konpromisoa

Telekomunikazio-operadore gisa hasi zenetik, euskara enpresa barruan nahiz kanpoan bultzatzeko konpromisoa hartu zuen Euskaltelek. Esaterako, telefonia mugikorreko terminalen eskuliburuak euskarara itzultzen dituen operadore bakarra da Euskaltel.

Alor horretan, hizkuntzaren erabilera egoera guztietara egokitzen du; izan ere, bezeroentzako jakinarazpenetan euskara erabiltzen du (webgunea, mailingak, fakturak...), eta bezeroarentzako arreta-zerbitzu guztiak ere euskaraz ematen ditu (saltokiak, call centerra, saldu osteko zerbitzuak, etab.).

Gainera, duela 18 urtez geroztik, euskararen trebakuntza eta haren erabilera bultzatzeko zenbait ekimen sustatzen ditu erakunde barruan.

Beste zenbait alderdi ere aipatzekoak dira euskararen arloan; esate baterako, Ikastolen Elkartearekin lankidetzan aritzen da Euskaltel, euskararen urteroko festak babestuz: Ibilaldia, Araba Euskaraz, Kilometroak eta Nafarroa Oinez. Horrez gain, beste hainbat kultura-ekitaldi ere lagundu eta babesten ditu, hala nola Euskal Herriko Bertso Txapelketa, Korrika, Durangoko Azoka, Euskal Eskola Publikoaren Jaia, eta ETBren Goazen telesailaren ikuskizuna. Gainera, telekomunikazioen euskal operadoreak hasieratik egin zuen bat Euskaraldia ekimenarekin.

Euskaltel - Komunikazioa

komunikazioa@euskaltel.com