Hiru asteko denbora errekorrean, Euskadiko, Galiziako eta Virgin telco markako etxeko bezeroen % 80 baino gehiago MASMOVIL/Euskaltel Taldearen sare propiora migratu dira

  • Euskaltel Taldearen bezeroek mugikor-zerbitzu sendoagoa dute dagoeneko, MASMÓVILen sarearen estaldurari, Euskal Autonomia Erkidegoan lehenetsitako inbertsioei eta beste operadore batzuekin -batik bat Orangerekin-, sinatutako partekatze-akordioei esker.
  • Bezeroekin egindako lehen zerbitzu-proben ondoren, Euskaltel Taldeko bezeroen % 50ek baino gehiagok nabarmen hobetuko dute orain arte zuten estaldura.
  • Jauzi handia egin dugu sarearen estalduraren kalitatean, eremu bakoitzean dauden antenak automatikoki aukeratzen dituen soluzio bati esker.

Bilbo, 2021eko abenduaren 23a. Euskaltel Taldearen milioi bat linea mugikorrek baino gehiagok, hau da, Taldeak Euskadin, Galizian eta Virgin telco markarekin Estatuan dituen linea mugikor guztien % 80k baino gehiagok, mugikor-estaldura hobea dute jada, zerbitzu hori MASMOVIL Taldearen sarera migratzeari esker.

Prozesua hasi eta hiru asteko epe laburrean, bezeroentzat gardentasun osoz eta zerbitzuari ezertan eragin gabe, Euskaltel Taldeak etxeko merkatuko mugikor-zerbitzuko 1 M linea migratu ditu orain arte Euskaltel, R eta Virgin telco markekin Taldeak dituen 1,2 M baino gehiagotatik.

Bezero horiek mugikor-estaldura sendoagoa eta hobea dute dagoeneko, estatu osoan ahots- eta datu-zerbitzuak baliatzeko, hemendik aurrera eskura izango baitute Euskadiko inbertsioak lehenesten dituen MASMOVIL Taldearen mugikor-sare osoa; gainera, Taldeak sarea beste operadore batzuekin -batik bat, Orange Españarekin- partekatzeko sinatutako akordioek are aukera zabalagoa eskainiko diete bezeroei.

Taldearen sare propiora egindako migrazio horrek konexio bikaina bermatzen du edozein lekutan, eta aukera ematen die bezeroei telefonia mugikorreko zerbitzu paregabe bat izateko oso erraz, bezeroak gardentasun osoz ikusiko baitu aldiro zer sare ari den erabiltzen.

Une honetatik aurrera, egungo bezeroek eta operadore hauen alta berriek zerbitzu mugikor berritzaile eta hobetu bat baliatuko dute, merkatuko zerbitzurik onenaz gozatzen duten bezeroak izaten jarraitu dezaten.

Migrazio hau jauzi handia da Euskaltelen, R-ren eta Virgin telcoren bezeroentzat sare-estalduraren kalitateari dagokionez, aldaketak soluzio berritzaile bat baitakar, automatikoki aukeratzen dituena eremu bakoitzean eskura dauden antenak, hala ahalik eta dei- eta datu-zerbitzurik onena emateko beti bezeroei.

"Oso pozik gaude, gure bezeroei onura nabarmena eskaintzeko aukera izan dugulako oso denbora gutxian. Hemendik aurrera, Euskalteleko, R-ko eta Virgin telcoko mugikor-zerbitzuko gure bezeroek sare-estaldura indartsu eta hobetua baliatuko dute, Taldearen sareari eta hirugarrenekin sinatu ditugun akordioei esker. Gure konpromisoa da gure bezeroei, edonon daudela ere, azpiegiturarik onenak lehenbailehen eskaintzeko ahalegina egitea", esan zuen Meinrad Spenger-ek, Euskalteleko eta MASMOVIL taldeko kontseilari delegatuak..

Estaldura hobea marka horietako bezeroen % 50entzat

Lehenengo proben ondoren, egiaztatu dugu Euskaltelen bezeroen % 50ek nabarmen hobetuko dutela estaldura Euskadiko udalerri askotan; beraz, oso aukera ona da udalerri bakartuenetarako, bigarren etxebizitzetarako, landa-eremuetarako edo operadore bakar baten estaldura duten herrietarako.

Datozen hilabeteetan, Euskaltel Taldearen mugikorreko linea guztiak migratuko dira MASMOVIL Taldearen sarera, eta sare-estaldura berritu eta hobetua izango dute denek eskura, Euskalteleko mugikor-zerbitzuen bezeroentzako benetako mugarri izango den sare-estaldura berria, hain zuzen.

Euskaltel - Komunikazioa

komunikazioa@euskaltel.com