• Euskaltelek OSOA Infinityren eta gainerako baterako paketeen prezioa hobetu du, eta, horrekin batera, Interneteko, mugikorreko eta telebistako produktu eta zerbitzuen kalitatea hobetu du.
  • Hemendik aurrera, hilean 3 €-tik hasita ordainduko dira pakete horietako lehen mugikor-linea gehigarriak.
  • Gainera, Infinity paketeek hauek eskaintzen dituzte: Dazn opari 3 hilabetez, % 50eko deskontua Netflixen, eta WiFi Mesh zerbitzua.

Bilbon, 2022ko apirilaren 1ean. Beste urrats bat egin du Euskaltelek 2022an: bere eskaintza berritu du, merkatuko prezio lehiakorrenei eutsita. Telekomunikazioen euskal operadoreak -zeina etxeko zuntzeko merkatu-kuotaren liderra baita- bere posizioa indartu nahi du pakete sinplez osatutako eskaintza bateratu berri baten bidez. Pakete horiei esker, familiek aurreztu egin ahal izango dute, eta zerbitzurik onenaz gozatu nahi duten bezero berriek abantaila gehiago eta esklusiboak izango dituzte.

Paketeak, preziorik onenean

Pakete berriak merkaturatu ditu Euskaltelek, bezeroen beharretara egokituak. Hori dela eta, Euskaltelen alta berriek eskaintza hauen artean aukeratu ahal izango dute orain:

- 300 megako zuntza + mugagabeak eta 10 GB-ko mugikor-linea bat, hilean 39 €-an (hasierako sustapena: 12 hilabetez, 35 €/hil)

- 300 megako zuntza + mugagabeak eta 30 GB-ko mugikor-linea bat, hilean 49 €-an (hasierako sustapena: 12 hilabetez, 39 €/hil)

- 300 megako zuntza + dei eta giga mugagabeak + Agile TV (4K deskodetzailea), hilean 59 €-an (hasierako sustapena: 12 hilabetez, 49 €/hil)

- 1 Gb-eko zuntza + 2 linea dei eta giga mugagabeekin + Agile TV (4K deskodetzailea) + Netflix HD, 79 € hilean (hasierako sustapena: 12 hilabetez, 59 €/hil)

Gainera, pakete guztietarako, Interneteko abiadura 1 Gb-era igotzeko aukera dago 3 hilabetez, orain arteko prezio bera ordainduta.

Infinity paketeek Wifi Mesh zerbitzua ere badute. Teknologia horri esker, erabiltzaileek estaldura ia osoa izan dezakete etxean, eta, gainera, wifian askoz abiadura handiagoa lortzen da beste gailu batzuekin baino (PLCak, errepikagailuak?), eta seinale egonkorragoa.

Linea gehigarriak, hilean 3 € bakarrik

Halaber, Euskaltelek hobekuntza handia eskaintzen du linea nagusiarekin batera kontratatu nahi diren linea gehigarrietan. Hala, bezeroak aukera hauek ditu lehen linea gehigarrirako:

- 10 edo 30 giga, hilean 3 € bakarrik ordainduta, telebistarik gabeko paketeetan.

- Giga mugagabeak, hilean 3 €-an, telebistadun paketeetan.

- ? Giga mugagabeak, hilean 0 €-an, Infinity Netflix paketean.

Tarifa guztietan, nahi adina minutu izango ditu bezeroak.

Infinity paketeak: Dazn opari hiru hilabetez

Infinity paketeren bat kontratatua duten edo orain kontratatzen duten bezeroek Dazn zerbitzua jaso ahal izango dute opari 3 hilabetez, iraupen-konpromisorik gabe.

Dazn-ekin, bezeroek merkatuko kirol-katalogo zabalena eskuratu ahal izango dute streaming bidez (besteak beste, motorraren, tenisaren, saskibaloiaren, boxeoaren eta futbolaren munduko txapelketarik onenak biltzen ditu).

Iraupen-konpromisoa: hiru hilabete bakarrik

Euskaltelek kalitaterik onena eta azken prezioan hobekuntza nabarmena eskaintzen du, bezeroaren esperientzia ahalik eta gehien zainduz, eskaintza erraz eta garden batekin, bezeroak erabaki dezan.

Alde horretatik, pakete horien iraupen-konpromisoa 12 hilabetetik 3 hilabetera murrizten du euskal operadoreak, eta, hala, sustapen paregabea eskaintzen die bezeroei.

Euskaltelek aurrerapauso bat eman du eskaintzaren kalitatean eta lehiakortasunean

Euskal operadorearen marketin-zuzendari Koldo Unanuek azaldu duenez, eskaintza lehiakor honen bidez Euskaltelek "beste urrats bat eman nahi du produktu indartsu bat merkaturatzeko bidean, azken prezioa nabarmen hobetuz eta bezeroaren esperientzia ahalik eta gehien zainduz".

(*) Agile TVk ematen du telebista-zerbitzua (Over The Top Networks Ibérica SLU. IFZa: B-86588639)..

Euskaltel - Komunikazioa

komunikazioa@euskaltel.com