• Langileen ia % 80k berretsi du hitzarmena, eta plantillaren % 92k baino gehiagok hartu du parte bozketan.
  • Hitzarmenak hiru urteetan % 2ko igoera finkatzeko aukera jasotzen du, eta % 0,9ko eguneraketa, soldatak eguneratu gabe egon ziren azken bi urteengatik. Gainera, inflazioaren eguno gorakada konpentsatzeko, urteko plus ez-finkagarri batzuk ere jasotzen ditu.
  • Hitzarmena sinatzeaz gain, oinarrizko itun kolektibo funtsezko bat sinatu da telelanaren protokoloari buruzkoa, zeinaren bidez urrutitik lan egiteko aukera ematen baita astelehenetan eta ostiraletan (urte osoan). Hala, lan-bizitzaren eta bizitza pertsonalaren arteko kontziliazioa hobetzeko aukera ematen zaie enpresako profesionalei.

Derion, 2022ko uztailaren 26an. Euskaltelek, gaur iragarri duenez, enpresako laugarren hitzarmen kolektiboa sinatu du plantillaren gehiengoaren babesarekin. Aurreko hitzarmena 2015aren amaierakoa zen, nahiz eta gerora urtebetez luzatu zen 2019aren amaierara arte.

Hitzarmenak langileen gehiengoaren berrespena jaso du. Plantillaren % 92k baino gehiagok parte hartu du bozketan, eta botoen ia % 80k eman du onespena.

Sinatutako hitzarmen horrez gain, oinarrizko itun kolektibo bat berretsi da langileen onurarako den telelanaren protokoloari buruzkoa.

Telelanaren ituna bat dator Taldearen kulturarekin eta lan-metodologiarekin. Itunak malgutasun handiagoa emango die lan-sistemei, eta lan-bizitzaren eta bizitza pertsonalaren arteko kontziliazio handiagoa enpresako profesionalei.

Oro har, sinatutako hitzarmen berriak itun hauek ditu oinarri:

  1. Hiru urteko indarraldia, 2024/12/31ra artekoa.
  2. Lan-ordutegiaren baldintzak egokituko dira, bezero eta kolaboratzaileei arreta emateko beharretara hobeto egokitzeko eta MASMOVIL Taldearen lantoki guztiekiko koordinazioa eta integrazioa hobetzeko. Ordutegi-proposamen berri horretaz gain, beste itun bat sinatu da, telelana arautzen duena eta berehala jarriko dena martxan. Itun horrek aukera ematen du astelehenetan eta ostiraletan urrutitik lan egiteko (urte osoan), eta, gainera, beste 6 eguneko poltsa bat eskaintzen du urtean, telelanerako.
  3. Langileen erosahalmenak bere horretan jarraitu dezan, hitzarmenaren hiru urteetan % 2ko igoera finkatzeko formula bat aplikatuko da, gehi % 0,9ko eguneraketa soldatak eguneratu gabe egon ziren azken bi urteengatik (2020 eta 2021). Gainera, inflazioaren egungo gorakada konpentsatzeko, urteko plus ez-finkagarri batzuk ere jasotzen dira. Plus horiek urteko soldata finkoaren % 4koak izango dira 2022an, eta % 3koak izatera ere irits daitezke 2023an eta % 2koak 2024an, KPIak 2022an eta 2023an duen bilakaeraren arabera.
  4. Azkenik, gainerako baldintzak ere bermatzen dira, aurreko hitzarmenean zeuden urteko lanorduei, lanaldiei, onura sozialei eta abarri buruzkoak. Gainera, testuaren erredakzioa egokitu da genero-ikuspegia integratzeko eta indarrean dagoen legeriara egokitzeko.
 

?Oso pozik gaude lan-harremanetako esparru berri hau adostu izanarekin, plantillari egonkortasuna emango baitio eta gure langileen gehiengoaren babesa izan baitu. Gainera, telelanaren protokolo berriari esker, lan-bizitza eta bizitza pertsonala hobeto kontziliatzea espero dugu?, adierazi du Jon Ander de las Fuentes Euskalteleko zuzendariak.

¿

Euskaltel - Komunikazioa
komunikazioa@euskaltel.com