Abusuzkotzat jotzen den erabilera-mota bat baino gehiago dago, eta tarifikazio gehigarria dakarte denek mugikorra roamingean erabiltzean Europako Esparru Ekonomikoan (Europar Batasuneko herrialdeak, Islandia, Norvegia eta Liechtenstein), Erresuma Batuan eta Gibraltarren.
Funtsean, abusuzko erabileratzat hartuko da baldintza hau betetzen baduzu:
Alegia, azken lau hilabeteetan EEEn egin duzun roamingaren erabilera aztertuko da, eta aldi berean bi baldintza hauek betetzen diren egiaztatuko da:
Gogoan izan inoiz ez garela hasiko roamingeko kargu gehigarriak aplikatzen aurretik ohartarazpen-SMS bat bidali gabe
. Errekargu hori ez da inoiz aplikatuko ohartarazpenaren aurretik egindako kontsumoan; handik aurrerako roamingeko datuen erabilerarako bakarrik aplikatuko da.
Hautematen badugu EEEko zure roaming-erabilerak Euskaltelen arrazoizko erabileraren politika hausten duela, EBk onartutako araudiaren arabera, SMS bat bidaliko dizugu jakinarazteko.
Une horretatik aurrera, 2 aste izango dituzu zure erabilera-eredua aldatzeko, hau da, EEEn roaminga arrazoiz erabiltzeko. Horrek esan nahi du abisu-SMSa jaso ondorengo 14 egun horietan presentzia eta kontsumo handiagoa izan beharko zenukeela Espainian EEEko roamingean baino.
Hilaren hasieran, berriro aztertuko dugu roamingaren erabilera-eredua, gehiegizkoa ez dela egiaztatzeko. Kasu horretan, SMS bat bidaliko dizugu aparteko karguen amaieraren berri emateko.
Une horretatik aurrera, tarifa berriro erabil dezakezu EEEn kostu gehigarririk gabe. Kontsumoak arrazoizko erabilera-politikatik kanpo jarraitzen badu, errekarguak aplikatuko dira EEEko roamingeko datuen tarifikazioan.
Ez. EEEn roamingaren abusuzko erabileragatik aparteko kostua aplikatzen ari zaizun bitartean, Espainian kontsumitzen duzuna bakarrik kenduko zaizu zure tarifa nazionaletik.
Ez, abusuzko kontsumoa egin duten lineei bakarrik aplikatzen zaie errekargua.
Lasai, muga horiek roamingaren erabilera esklusiboak edo oso intentsiboak saihesteko pentsatuta daude. Europar Batasuneko herritar guztiak Europako Esparru Ekonomikoan lasai ibiltzeko dago araututa, baina ez zure herrialdea ez den beste herrialde batean lehentasunez erabiltzeko.
Bai. EEEko herrialde batean luze gelditzekoa bazara (zenbait hilabete), herrialde horretako tarifa bat kontratatu beharko zenuke, bestela kargu gehigarriak izango baitituzu Euskaltelen Espainiako fakturan
Ez. EEEtik kanpoko roaminga kontratatua duzun tarifaren edo bonuaren arabera tarifatzen da beti. Ez du zerikusirik EEEren barruko zure tarifikazioarekin.