Skip to main content

Zer da saturazioa? Eta zer egin daiteke hura ekiditeko?

Hainbat WiFi sare aldi berean dauden eremuetan soilik gertatzen da saturazioa. Gaur egun, oso ohikoa da inguruan sare sako izatea eta, beraz, eskuarki, gure WiFi sarearen seinalea doitu behar izaten da beste WiFi sare batzuen seinalearekin ez gainjartzeko. WiFi sare bakoitza kanal bakarrean ematen da; erabil daitezkeen kanalek 1etik 13ra bitarteko zenbakiak dituzte. Kanal berean 3 edo 4 WiFi sare baditugu aldi berean informazioa bidali nahian, WiFi sareen errendimendua nabarmen jaitsiko da, kanala saturatua dagoelako.

Zorionez, arazo hori erraz konpontzen da: gure WiFi sareak beste sare batzuekin partekatzen badu kanala, libre dagoen kanal batera aldatu baino ez dugu egin behar sarearen errendimendu hobezina lortzeko. Nahi beste aldiz alda daiteke kanala, aldaketaren emaitza ikusi, eta, emaitzarekin gustura geratu ezean, berriz aldatu, errendimendu hobezina emango digun kanala lortu arte.

Android edo iPhone mugikorra baduzu, "Wifi analyzer" doako aplikazioa erabil dezakezu beste aukera batzuen artean gomendatzen den kanala zein den ikusteko.

Ikusi hemen nola aldatu zure kable-modemaren WiFi kanala. Bi aukera dituzu:

 

Euskaltelen laguntza-aplikazioaren bidez:

1. Jaitsi Euskaltelen laguntza-aplikazioa, eta ireki. (App Store edo Google Play)

2. Sartu bezeroaren eremuko erabiltzaile eta pasahitzarekin.

3. Hautatu ordenagailuaren saguaren irudia.

4. Sakatu Configuración wifiaukera.

5. canal goitibeherakoan, hautatu kanala, eta sakatu aplicar cambios. Aldaketa segundo gutxiren buruan gauzatuko da. Hiru segundo igaro ostean, konektatu berriz WiFi sarera, eta ikusi zer gertatu den.

 

Kanala zure kable-modemaren konfigurazio-menutik aldatu nahiago baduzu, hautatu zure kable-modema, zer urrats egin behar dituzun jakiteko:

Netgear 3300

Thomson 770

Cisco 3825

Cisco 2325